Aratusteen kartelaren irudia aukeratu du BIlboko Udalak
Elena Echeverría Arenilla autorearen lana irabazle atera da 6 finalisten eta edizio honetako Kartelen Lehiaketara aurkeztu diren 185 lanen artean
Bilboko Udalak 2025eko Aratusteak iragarriko dituen kartela aurkeztu du. Jaia otsailaren 27tik martxoaren 4ra izango da. Oraingo honetan, “Todos somos sardinas" izeneko obra, Elena Echeverrría Arenillak diseinatuta, iragarriko du jairik ausartena, ospakizun herrikoia, dibertimenduz betea eta publiko guztiarentzako jarduerekin.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako Batzorde Mistoko presidente, Jaietako Zinegotzi eta Kultura eta Gobernantza Zinegotzi Albokoa kartel irabazlea aurkeztu du aste honetan prentsaurreko batean, edizio honetako Kartel Lehiaketaklo epaimahaia osatu duten kideekin batera.
Elena Echeverrría Arenillak egindako “Todos somos sardinas” diseinu irabazlea 6 finalisten artean gailendu da, hiritarrek aurrez aurre eta online emandako botoei esker (%66ko pisua izan dute azken erabakian) eta Epaimahaiaren irizpideari esker (%33koa izan da).
KARTEL FINALISTAK
Beste kartel finalistak hauek izan dira: “Que viva la calle”, “Un juicio con sorpresa”, “Inauteri koplak kantari”, “Jauzi hirukoitza” y “Volando voy”.
Aurreko edizioetan bezala, Epaimahaiko kideek 6 kartel finalistak aukeratu zituzten aurkeztutako 185 proposamenen artean. Lanak leku desberdinetatik iritsi dira: 43 Bilbotik, 56 Euskadiko beste toki batzuetatik, 74 Estatutik eta 12 Frantzia, Alemania, Ekuador, Kuba, Txile, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Dominikar Errepublika herrialdeetatik. Ondoren, herritarrek botoa eman dute, pasaden ostiralerarte aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta igandera arte, online, Bilboko Udalaren webgunean.
Edizio honetan epaimahaia honako hauek osatu dute: Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Xabier Jimenez, zinegotziak; Irati Cifuentes, Bilboko Konpartsen ordezkaria; Helena López, Uribitarte40 aretoko arduraduna; Sandra Atutxa, kazetaria; Maylin Vergara, ekintzailea eta emakume migratuen hazkunde pertsonalerako eta ekintzaletzarako orientatzailea; Teresa Azkona, Triángulo Publicidad-eko Arte Zuzendaria eta Gemma Martínez, aktore eta zuzendaria.
Nabarmentzekoa da herritarren parte-hartzea, funtsezkoa izan baita 2025eko Bilboko Aratusteen irudia aukeratzeko, 4.119 boto eman baitira, aurrez aurre zein online.
Temas
Más en Bilbao
-
Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro que organiza el ayuntamiento en La Encarnación
-
En imágenes: Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro en La Encarnación
-
Saetas y euskera al paso del Nazareno por Bilbao
-
La llegada de la Korrika a Bilbao aumenta masivamente el uso del tren