Aukeragune zentroa bisitatu du Aburtok
Alkateak eta Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak Aukeragune zentroa bisitatu dute gaur goizean, proiektuaren bilakaera bertatik bertara ezagutzeko
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta BBKren Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolak Aukeragune proiektua bisitatu dute gaur eguerdian. Aukeragune 2022an inauguratu zen eta 65 urte baino gehiagoko pertsona adinduentzat da, mendekotasuneko, zaurgarritasuneko eta nahi gabeko bakardadeko egoeran edo arriskuan daudenentzat.
Aukeragune urian finkatutako proiektu bat da, eta 80 plaza ditu Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Bolueta, Uribarri eta Zurbaran auzoetako pertsonei arreta emateko.
Udal-eskumeneko zerbitzu horrek eremu irekia eskaintzen die egunean zehar mendekotasuneko eta zaurgarritasuneko arriskuan edo egoeran, I. graduko dependentzia-egoeran eta/edo gizarte-isolamenduko edo nahi gabeko bakardadeko egoeran dauden adinekoei, beren harreman-premiei eta premia kognitiboei erantzuteko, bizi-kalitatea hobetuz.
AZKEN URTEA, DATUETAN
2024an, Aukeragunek 101 pertsona artatu zituen, gehienak emakumeak, 80 urtetik gorakoak; emakume horiek gehienetan laguntza-sarea izaten dute baina gogo-aldarte onik ez, une zehatzetan nahi ez duten bakardade sentimenduak izaten baitituzte.
Esku hartzeko ildoak eta jarduerak erabiltzaileen profilera eta premietara egokitzen dira, eta esku-hartze funtzionala, kognitiboa, emozionala eta harremanetakoa bezalako alderdiak lantzen dituzte.
Erabiltzaileen artean bizitza komunitarioa sustatze aldera, 50 jarduera egin dira auzoko 11 erakunderekin lankidetzan. Besteak beste, jarduera hauek jarri dira martxan 2024an: emakumeen batukada, hiri-baratzea (belaunaldien arteko jarduera honetan erabiltzaileek baratzea zaintzen irakasten baitiete auzoko gazteei), Aniztasunaren Eguna, Radio Locura Feliz programa, kakorratz-taldea, bizikleta-ibilaldiak...
Aukeragune proiektuan parte hartzen hasi eta sei hilabetera, erabiltzaileen % 47.62k nahi gabeko bakardade-sentimenduak hobetu ditu; % 42,86k gogo-aldartea hobetu du eta % 19,05ek gaitasun kognitiboa hobetu du.
Emaitza horiek positiboak dira baita 18 hilabetera egindako jarraipenean ere, eta horrek adierazten du eragina ez dela soilik epe laburrera, epe luzeagora ere nabaritzen direla onurak, eta horrek erabiltzaileen eta haien familien gogobetetasun-sentimendua dakar.
Baliabideak pertsona edadetu guztientzat daude irekita, baldin eta bakardade egoera batean badaude eta laguntza behar badute beren zaurgarritasun soziala arintzeko eta saihesteko. Parte hartu nahi dutenek Bilboko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin jar daitezke harremanetan, edo 944 205963 / 944204804 telefonoetara deitu dezakete.
Temas
Más en Bilbao
-
Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro que organiza el ayuntamiento en La Encarnación
-
En imágenes: Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro en La Encarnación
-
Saetas y euskera al paso del Nazareno por Bilbao
-
La llegada de la Korrika a Bilbao aumenta masivamente el uso del tren