Datorren astelehenean, abenduaren, 2an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko ekitaldi aretoak 'Bilbao y la arquitectura urbana. Recorriendo la Villa' izeneko liburuaren aurkezpena jasoko du. Bertan izango dira liburuaren autoreak, María Jesús Cava eta Elena Ciordia, eta haiekin batera Gonzalo Olabarria Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango da baita ere.

María Jesús Cava bilbotarra Historia Garaikidean eta Modernoan doktorea da eta Historia Garaikideko katedraduna Deustuko Unibertsitatean. Bilboko Udaleko Ondare Batzordeko kidea, Bilboko Hiribilduko Kontseilu Zibikoko kidea eta Basques 2.0 Fundazioko lehendakariordea. Liburu eta monografia ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta lan kolektiboetan eta komunikabideetan kolaborazioak egin ditu. Bere lanak Historiari eta Nazioarteko Harremanei eta tokiko historiari buruzkoak dira eta Bilboko historiaren espezialistatzat hartzen da.

Bere argitalpenen artean daude "Bilbao, de villa mercantil a metrópoli cultural", "Bilbao, avatares de la historia" (Bidebarrietako Liburutegian aurkeztua), "Un paseo por la historia de Bilbao", "Dolores Ibárruri 1895-1989. De ‘La Dolorosa’ a ‘La Pasionaria" eta "Memoria colectiva del Bombardeo de Gernika”.

Arte Ederretan lizentziatu eta pinturari bakarrik eskainitako urteak igaro ondoren, Elena Ciordiak ilustraziora jauzi egin zuen eta mota askotako objetuen elaborazioarekin konbinatu zuen, hala nola kamisetak, paper-zapiak, postalak eta poltsak, materialak ahalik eta gehien zainduz, betiere organikoak edo jatorri birziklatukoak. Liburu-ilustratzailea, Bidebarrieta Kulturgunean "Bilbao, un paseo en acuarela" aurkeztu zuen. Lan horretan, hiriko lekurik esanguratsuenak daude.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.