Astelehenean arratsaldean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Campos Antzokian ospatutako 'Bilbo, adinekoen lagun' galaren laugarren edizioaren buru izan zen, Adinekoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan antolatutakoa. Bertan, 600 adineko pertsona baino gehiago egon ziren.
Emanaldiez gain, Nervión, Telebilbao eta Radio Nervióneko Joseba Solozabal eta Agurtzane Bilbao kazetariek aurkeztutako Galan "Bilbao, adinekoen lagun" sariak eman zaizkie Luis Ángel Gaintzari, Julia Manzanerari eta Miren Linazari.
Omendutako pertsona horiei buruz, alkateak nabarmendu duenez, gaztetatik parte hartu dute uriko kontuetan, kulturan, auzoetan, pertsona zaurgarrienekin... eta gure gizartea, uria eta herrialdea hobetzeko lan handia egin dute beren borondatez eta ahalegina eginez. Era berean, Bilboko iraganari, orainari eta etorkizunari eta komunitatearen sorrerari egindako ekarpenari balioa eman dio.
Urtero ematen diren sari horiekin pertsona horien ibilbide altruista nabarmendu nahi da eta Bilboren, auzoen eta auzotarren bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzearekin duten konpromisoa aitortu. Parte hartze bidezko prozesu ireki baten bidez, herritarrek proposatu zuten zein pertsona bilbotarrek merezi zuten beren aintzatespena, Bilbo bizitzeko leku atseginagoa izateko ergindako ekarpenagatik.
Aurreko edizioetan saritutakoak
Bilboko Udalak, orain arte, honako lan hauek saritu ditu:
- 2015: Ibon Areso, Satur Abón eta Florentino Martinez Gonzalez
- 2016: Sabin Ipiña, Mª Jesús Cava eta Mª Luisa Mendizabal
- 2017: Jesús Antonio Pérez Arróspide, Iñaki García Ergüin eta Begoña Ariño
- 2018: Alfonso Dubois, Begoña Rueda eta Mikel Bilbao
- 2019: Carlos Zubiaga, Ana María Peña eta Begoña Aguirrezabal
- 2020: Luciano Azpiazu, Teresa Reizabal eta Txetxu Lombardero
- 2021: Iñaki Irigoien, Araceli Rozas eta Encarnación Velasco.
- 2022: Maria Victoria del Bado, Isabel Osorio eta Miguel Ángel Fernandino.
- 2023: José Ramón Garcia, Marina Montero, Alfonso Gomez Rodriguez eta Moises Arce Espiña
Bilbo, adinekoen lagun
«Bilbo, Adinekoen Lagun» III. Udal Plana (2022-2024) ekimenaren barruan daude «Bilbo, Adinekoen Lagun» Sariak, uria eta bertako auzoak bizitzeko leku adeitsuagoak izateko norbanako eta kolektiboek egindako lanaren aitortza egiten dutenak.
2021eko urrian, Udalak “Bilbo, adinekoen lagun. 2020-2024” III. Udal Plana aurkeztu zuen, zahartze aktiboaren ideian oinarrituta. Udal estrategiaren hirugarren bertsioaren ezaugarri nagusia da parte-hartzaileagoa, irekiagoa eta malguagoa dela.