Marijaiari agur esateko eguna gero eta gertuango dago. Hots, bihar gauean, igandean. 2024ko Aste Nagusiari amaiera emango dion ekitaldia Pio Barojako Pantalana, Udaletxeko Zubia eta Mesedeetako Zubiaren artean antolatuko da, Itsasadarraren gaineko ikuskizun pirotekniko handi baten bitartez.
“Agur Marijaia” 21:30 aldera hasiko da Uribitarteko kaian, Pio Barojaren Pantalanaren parean, Itziar Ituño 2024ko Aste Nagusiko Pregoilariaren eta Nagore Ugarte Txupineraren omenezko aurresku batez, Deustuko Arraun Taldeko hogei bat arraunlariren eskutik Itsasadarrean jaietako azken bidaiari ekin baino lehen.
Ordu erdi beranduago, Mesedetako Zubiaren parean, Marijaiak traineruen segizioarekin bat egin eta atoian eramango dute amaierako ibilbidea egiteko. Udaletxeko zubiaren inguruan, Itziar Ituño Pregoilariak Marijaiari eta Bilboko herritarrei azken hitzak zuzendu eta Nagore Ugarte Txupinerak 2024ko Aste Nagusiaren amaierako txupina botako du, eta jarraian, sugarrek Marijaiaren espiritu jaizalea berrituko dute, datorren urtean ostera ere berpiztu eta Bilbo jai eta dibertsioaren munduko hiriburu bihur dezan.
Aurreko edizioetan bezalaxe, Udalak soinu-dorreak jarriko ditu ibilbidearen bi aldeetan, "Agur Marijaia" abestia entzun ahal izateko, eta txosnek argiak itzaliko dituzte.
MARIAJAIAREN ERRAUSKETAREN KRONOGRAMA
21:30ean: Pregoilariaren eta Txupineraren iritsiera Uribitarte/Pio Barojako Kaian.
21:35ean: ohorezko aurreskua
22:00etan: traineruen irteera Mesedeetako zubitik Udaletxeko zubirantz, Marijaiarekin
22:25ean: Pregoilariaren hitzak
22:30ean: amaierako txupina
22:32an: quema de Marijaiaren errausketa Udaletxearen aurrean