Astelehen honetan goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok gaur arratsaldean inauguratuko den Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki Jaialdiaren Casilda Iturrizar parkeko instalazioak bisitatu ditu.

Bilboko Kalealdiako zuzendari Pedro Ormazabalek eta korporazioko beste ordezkari batzuek lagunduta, edizio honetan parte hartzen duten hainbat konpainiaren lanak ezagutu ditu alkateak, besteak beste, Pau Palaus Cía, Estefanía De Paz Asín eta Teatro Gorakada.

Bisitan, alkateak aitortu du jaialdi hau garrantzitsua dela Bilborentzat. Izan ere, uria egun hauetan aire zabaleko agertoki handi bihurtzen da, estatu-mailan bakarra den nazioarteko jaialdi honi esker, zeinak proposamen berritzaileekin kulturaz gozatzera eramango baikaitu. Kalitatezko programazioa da, eta berriz ere kulturaren hiriburu bihurtzen gaitu”.

Parkea jadanik prest dago; hainbat gune apaindu eta atondu dira, besteak beste, “Bilboko Kalealdiaren lorategia”Toño Valdivieso artista bilbotarraren instalazioa da, jaialdirako soilik sortua, eta egunero 17:00etatik aurrera gozatu ahal izango dena, Casilda Iturrizar parkeko ahateen urmaelaren inguruan.

Uztailaren 6ra arte, larunbata, Bilboko Kalealdiaren 25. urteurrena ospatuko da, kalitatezko programa irisgarri eta jasangarri batekin. Bertan, bilbotarrek eta bisitariek askotariko generoetako 86 ikuskizunez gozatu ahal izango dute. Ikuskizun horiek Euskadiko, Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetako 32 konpainiak eskainiko dituzte, eta lau gunetan egingo dira: Casilda Iturrizar parkean, Arriaga plazan, EHUko Bizkaia Aretoan eta Plaza Biribilaren eta Areatzaren artean egiten den ibilbidean, bi ikuskizun ibiltarirekin.