Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du datorren astelehenetik igandera bitartean eskainiko dituen kultur-ekintzez osatutako egitaraua. Udaren hasiera dela eta, ekintza gutxiago programatu ditu Udalak. Hona hemen hiriko aisialdi-eskaintza dinamizatzeko prestatutako programazio osoa:

Antzerkia eta kaleko arteak

Bilboko Kalealdia

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Bilboko Kalealdia - Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia 25. ediziora iritsiko da aurten, uztailaren 1etik (astelehena) 6ra (larunbata). Adin guztientzat pentsatutako 86 ikuskizun anitz eskainiko ditu, hiriko kaleak dibertimenduz betetzeko helburuarekin.

Hitzordu gehienetarako sarrera doakoa da, Jean Philippe Kikolasen "Duelo" antzezpenetarako izan ezik, horietarako sarrera (3 €) erosi behar baita Bilboko Kalealdiaren web orrian. Bildutako dirua "Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari)" elkarteari emango zaio.

Estefanía de Paz Asínen “Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter” ikusteko, beharrezkoa izango da Bilboko Kalealdiaren webgunean erreserbatu beharko den gonbidapena duen sarrera bat lortzea.

El jardín de Bilboko Kalealdia

Toño Valdivieso artista bilbotarrak jaialdirako bakarrik sortutako lana da, eta Casilda Iturrizar parkeko ingurune naturala aprobetxatzen du ikusleek arte eszenikoez espazio iradokitzaile batean gozatzeko aukera izan dezaten.

Programazio osoa Bilboko Kalealdia webgunean kontsulta daiteke.

Euskal folklorea

Dantza Plazetan

Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat da, eta euskal dantzak hiriko txoko guztietara hurbiltzea du helburu.

Uztailak 7, 19:00etan

  • Arriaga Plaza. Dantza alardea Gaztedi DantzariTaldearekin.

Kultur-ondarea

Bilbao Izan

Hiriko auzoetako ondarea zabaltzea helburu duen Bilbao Izan programak bisita gidatu antzeztuak eskaintzen ditu edizio honetan. Iralabarri auzoa protagonista izanik uztailaren lehen hamabostaldian, ibilbideek ordubete inguruko iraupena izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz, irisgarriak izango dira eta mugikortasun urriko pertsonek egin ahal izango dituzte. Interesa duten pertsonek Bilbao Izan programaren webgunean egin dezakete erreserba, eta bertan ere kontsultatu ahal izango dute horri buruzko informazio guztia.

Dantzagarriak

Bilboko Udalak dantzaldi herrikoiak antolatu ditu maiatzeko asteburuetako arratsaldeetan, kalean.

  • Uztailak 6: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra