Bildainaden lehiaketaren 36. edizio honetara aurkeztutako 24 konposizioetatik irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. Saridun nagusiak honako hauek izan dira: "Txapeldunak, aurten bai", Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos eta Xabier Rementería Ibarguen-ena, euskarazko bilbainada onenaren kategorian; eta "Desde Gallarta a Begoña", Juan Antonio Elizondo eta Jesús Marco-rena, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian.
Bi kategoria horietarako saria 955 eurokoa da eta oroimenezko trofeoa. Gainera, zortzi akzesitak eramateko aukeratutako piezak, 420 euro eta plaka dutenak, honako hauek dira:
- “Bilbotar emakume ilustreak”, Josune Barroetarena
- “¡Viva Bilbao!”, Alberto Núñez Baracaldorena
- “Bilbao por aquí”, José Ignacio Rejónena
- “Kantu bat Bilbori”, José Mari Lazarrabalena
- “Ahora sí que sí”, Juan Carlos Arzamendirena
- “Bienvenido a Bilbao”, Iñigo Barroetarena
- “Zorrozaurre, la isla de Bilbao”, Iñaki González Bilbaorena
- “Ama maitia”, Alberto Núñez Baracaldorena
Edizio honetan, Ohorezko Don Diego saria ematen zaio Enrique Camposi, hasiera-hasieratik lehiaketa honen sustatzailea izan denari, hamarkada askotan haren alde egindako lan nekaezinagatik, eta horri esker aurten 36. edizioa lortu ahal izan da.
Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Amagoia Loroño (Akordeoien Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudetzailea), Eduardo Velasco (Grupo Nervión Comunicación Zuzendari Nagusia), Iñaki Uranga (musikaria) eta Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzia eta Kultura eta Gobernantza Saileko Zinegotzi Delegatu Ondokoa).
Sari banaketa Aste Nagusiko ostiralean egingo da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, eta konposizio sarituak bilduko dituen diskoaren aurkezpena ohiko galan egingo da, abenduaren 15ean, Arriaga Antzokian.
Bilbainadak sarean
Era berean, Bilboko Udalak, lehiaketa beterano honen abestiak zabaltzen laguntzeko asmoz, kantu irabazleak Interneten jartzen jarraituko du. Horrela, Bilbainadak lehiaketaren XXXVI. edizioko konposizioak doan entzun ahal izango dira grabatu ondoren YouTube eta Bandcamp webgunetan, bertan aurreko edizioetako kantuak eskuragarri baitaude.
Gainera, edizio honetan, lehen aldiz, konposizioak online aurkeztu dira, Bilboko Udalaren webgunearen bidez
Bilboren historia
Bilbainaden lehiaketa, urteen poderioz, uriaren gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontatzen da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo pertsonaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao-ren laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eutsi eta herri-abestien tradizioa bultzatu, bilbainaden bitartez.