Bilbao Basketek etxean jokatzen dituen partida guztietan egin ohi duen bezala, Bilbobusek zerbitzu berezi bat abiaraziko du bihar, larunbatean, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko, eta alderantzizko ibilbidea egingo duena partida amaitzerakoan. Beti bezala, autobus hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da. Neurri honekin talde bilbotarraren zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Udalak.

Horrela, bada, igandean, Bilbao Basket-F.C. Barcelona saskibaloi partida dela eta, 18:30ean, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 17:30etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partidaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.