Maiatzaren 1etik ekainaren 29ra bitartean ospatuko da uriko auzo guztietara euskal folklorea eramatea helburu duen Dantza Plazetan programaren udaberriko edizioa. Denbora horretan erromeriak, dantza alardea eta erraldoien kalejira, euskal dantzak eta folklorea izango dira protagonista nagusiak BIlboko kaleetan. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.

Dantza Plazetan programarekin, urte osoan zehar, hiriko plaza eta kaleek Bilbon tradizio handieneko kultur programetako bat jasotzen dute. Era berean, Bilboko Larrain Dantza, Larrain Dantza eta Gaztedi Dantzari Taldeak berriro dinamizatuko duen beste ekitaldi tradizional bat berriz ere gure Hiribilduan. Topaketa hau 2011. urtetik egiten da. Berrikuntza gisa, hitzordua maiatzaren 18an izango da, larunbata, 20:00etan, Ingelesen Zelaiko kaian, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan.

Bilboko txokoak folklorez beteko dituzten gainerako taldeak honako hauek izango dira: Bihotz Alai Dantza Taldea, Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Salbatzaile Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Deustuko Folklore Taldeak eta Ibai Arte Dantza Taldea.

Udaberriko lehen hitzordua maiatzaren 1ean izango da, 12:00etan, Elorrietan. Bihotz Alai Dantza Taldeak dantza alardea eskainiko du.

Maiatzaren 11n, larunbata, Arangoitik talde beraren beste alarde bat hartuko du 13:00etan, eta 19:00etan, berriz, Batasuna Arraizbide Dantza Taldeak erromeria egingo du Uretamendiko Udaltegiko patioan.

Maiatzaren 25ean, larunbata, 11:30ean erraldoien kalejira egingo da Ibarrekolandan, Ondalan Erraldoien Konpartsaren eskutik. Egun horretan bertan, 20:00etan, Santiago Salbatzaile Dantza Taldeak erromeria eskainiko du.

Igandean, maiatzak 26, kalejira Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik 12:30etatik aurrera Solokoetxen.

Ekainaren 2an, igandea, Bihotz Alai Dantza Taldearen dantza alardea 12:00etan Ibarrekolandan.

Ekainaren 8an, larunbata, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak erromeria berri bat eskainiko du 19:00etan Indautxu plazan.

Ekainaren 9an, igandea, Basurtoko geltokiko kalean, 13:00etan, Beti Jai Alai Dantzari Taldearen haurrentzako dantza alardea izango da.

Ekainaren 23an, igandea, hiru erromeria egingo dira. Lehenengo biak 20:00etan, bata Deustuko San Pedro plazan, Deustuko Folklore Taldearen eskutik, eta bestea Basurtuko geltokiko kalean, Beti Jai Alai Dantzari Taldeak eskainita. 21:00etan Gaztedi Dantzari Taldearen erromeria izango da Santutxuko Karmelo plazan. 21:15ean dantza alardea hasiko da Zorrotzako Azokako Parkean, Ibai Arte Dantza Taldearen eskutik.

Ostegunean, ekainaren 27an, 18:00etatik aurrera, erraldoien kalejira Deustuko Erriberan, Ondalan Erraldoien Konpartsak antolatuta.

Ostiralean, ekainaren 28an, 19:00etan, dantza alardea egingo da Deustuibarran, Bihotz Alai Dantza Taldearen eskutik.

Azkenik, ekainaren 29an, larunbata, Salbatzaile Dantza Taldearen erromeria izango da Santiago plazan, 20:00etatik aurrera, Alde Zaharreko Santiago plazan.