Otsailaren 20an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 'Bizitzako eta iruditutako denbora' izeneko hitzaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak, 'Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean' zikloaren barruan antolatutakoa. Bertan izango dira Juan Gómez Bárcena eta Juan Manuel Gil idazleak Elena Sierra kazetariarekin batera, azken hau moderatzaile bezala.

“Beharrezkoa al da irakurleek une oro jakitea, noiz geratzen diren istorioak ala iraganeko ideia al da hori? Zenbateko garrantzia dauka eleberri bat idazterakoan denborari buruz egiten den hausnarketa? Esan liteke denboraren kontua funtsezkoa dela nobela batean?” Hauek izango dira topaketa honetan eztabaidatuko diren gai batzuk. 

Juan Gómez Bárcena (Santander, 1984). Literaturaren Teorian eta Liuteratura Konparatuan eta Historian lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean, bere lehen eleberria El héroe de Duranza 2002an argitaratu zuen. Hortik aurrera, hainbat beka jaso izan ditu erakunde ezberdinen eskutik, hala nola, Antonio Gala Fundazioaren edo Erromako Espainiako Akademiaren eskutik. 2014an El cielo de Lima liburua argitaratu zuen eta Nafarroako Ojo Crítico Saria irabazi zuen. 

Juan Manuel Gil (Almería, 1979). Hispaniar Filologian lizentziatua, 2004an argitaratu zuen bere lehen liburua: Guía inútil de un naufragio eta Andalucía Joven de Poesía Saria irabazi zuen. Geroztik, hainbat lan egin izan ditu, Inopía (2008), Un hombre bajo el agua (2019) edo Mi padre y yo. Un western (2012), besteak beste. Azken horrekin Argaria Saria irabazi zuen.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.