Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa aurkeztu du Bilbok
Urtero bezala, Bilboko Udalak martxan jarri du otsailaren 8tik 13ra bitartean urian ospatuko diren Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketaren edizio berri bat. Egun horietan garatuko diren ekintzen egitaraua zabala izango da. Lehiaketaren irudi garaileak 2.000 euroko saria irabaziko du.
Parte hartu nahi dutenek bere lan originalak urtarrilaren 7ko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal izango dituzte. Aurreko edizioetan bezala, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango dituzte partaideek, eta dibertsitatea baloratuko da generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, clase soziala, gorputz mota eta abar irudikatzean, rolak eta estereotipoak saihestuz.
Lanek formatu bertikala izan beharko dute, 50 cm x 70 cm-koa, eta online moduan aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek udal-webgunearen bidez, “Kartel Lehiaketa Aratusteak 2024” atalean. Bertan, kartelaren irudia igo ahalko da JPG formatuan (Neurriak: 820 x 1171 pixel. Bereizmena: 72 pixel/hazbete. Gehieneko pisua: 2MB).
Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean eskuragarri daude.
Jai-batzordeak eta diseinuaren eta kulturaren arloko ordezkariek osatutako Epaimahaiak sei kartel finalista hautatuko dituzte. Jendeak udal-webguneko online bozketan eta aurrez aurreko bozketan (eremu publiko batean, oraindik zehaztu gabe dago) bozkatu ahal izango du, urtarrilaren 15a eta 21a bitartean. Kartel irabazlea aurrez aurreko bozketa (%33), online bozketa (%33) eta epaimahaiaren erabakia (%33) kontuan hartuta erabakiko da.
Irudi garaileak 2.000 euroko saria irabaziko du.
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas
-
Betolaza estrena una nueva plaza para eventos del barrio
-
Fiesta Disney en Bilbao con canciones de High School Musical o El Rey León