Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era bitartean Bilboko Udalak uriko gazte eta nerabeen aisialdirako abiarazitako negulekuek skatearekin erlazionatutako ekintzak ekarriko dituzte. Bada, Gure Txoko Skate Skola elkarteak hainbat jarduera egingo ditu abenduan inauguratuko den Txurdinagako udal kiroldegiko skatepark berrian. Dagoeneko zabalik dago Gure Txoko Skate Skolan izena emateko epea.

Interesdunek informazioa eska dezakete eta jarduera berrietan izena eman guretxokoskateskola@gmail.com helbidean edo 628 496 164 telefono-zenbakian.

Nagulekuetan skate eskolak izango dira, tailer sortzaileekin, jokoekin eta kiroldegiaren barruko zein kanpoko beste kirol-jarduera batzuekin osatuta.

Instalazio berriak

Instalazioek skateboardeko maila eta modalitate guztietan ikasteko egokitutako hainbat eremu dituzte. Horrela, ekipamendu berriak gune zabala dauka hasiberrientzat, surfskate modalitatean aritzeko berariazko arrapala luzeez inguratua. Eremu horretan, halaber, maila ertain/aurreratuko mini arrapala bat eta street modulu erregulagarriak sartzen dira, modalitate hori hastapen-mailatik maila profesionalera entrenatzeko.

Era berean, azpiegitura berriak arrapala modalitatea egiteko definitutako zenbait eremu ere baditu, maila aurreratuko bowl batekin eta spinea duten eta ez duten mini arrapalekin, maila guztietarako. Eremu horrek maila ertain eta aurreratuko transfer-lerro bat eta hasierarako beste korridore bat ere baditu.

Instalazioa zurez eraikita dago, tronaduraren gainean, material eta egitura horretan patinajea arinagoa eta atseginagoa baita, eta erorketen ondorioak minimizatzen ditu.