Astelehen honetan bertan hasiko ditu Bilboko Udalak izotz ekologikozko patinaje-pistaren eta Gabonetako instalazioen muntaketa, ekintza horietaz gozatu ahal izateko hilabete eskas bat baino geratzen ez denean. Aurten, izotz-pistaz gain #BilbaoGabonak proiektuaren barruan txirrista; umeentzako jardueren karpa, eta Gabonetako azoka instalatuko dira itsasadarraren bi aldeetan, Areatzako eta Erripako kaietan.
Programazio guztitik, patinaje-pista eta txirrista dira familiek eta haurrek gehien eskatzen dituztenak. Patinaje-instalazioaren kasuan, berrikuntza gisa, aurten guztiz estalita egongo da, eguraldi txarrari aurre egiteko. 800 metro koadroko azalera izango du: estatuko handienetako bat izango da beraz.
Itsasadarraren beste aldean, Erripan, 6 lerradura-errei handiak kokatuko dira, bai eta "Factoría de los sueños / Gabonetako Ametsen Faktoria" izeneko espazioa ere: 450 m2-ko karpa bat, haurrentzako emanaldi eta jarduerak hartuko dituena. Haien ondoan, Gabonetako Azoka jarriko da, Gabonetako ohiko produktuak salduko dituzten 20 etxolekin. Espazio horrek osatuko du #BilbaoGabonak-en muntaia. Azoka azaroaren amaieran irekiko dela aurreikusten da.
Prezioak, sarrerak eta ordutegiak
Bilboko Udalak egun hauetarako antolatzen duen egitaraua doakoa da, salbu eta izotz sintetikozko egiturak. Adin guztietarako dira biak. SARRERAK instalazioaren leihatilan EROSI ahalko dira, irekitzen diren egunetik aurrera. Dagoeneko online eskura daitezke, esteka honetan.
Prezioei dagokienez, iazko berberak izango dira:
- Izotz-pistaren kasuan, 3,5 euro izango da 30 minutu irristatzearen prezioa (patinak barne), 2,5 euro kide anitzeko familientzat. Txirristan, 2,5 euro pertsonako, eta 2 eta 3 urte arteko umeentzat dohainik izango da beti (txartela erosi duen heldu batek lagunduta joan behar dira).
- Izotz pista eta/edo txirrista taldeentzat erreserbatzeko (taldeak 20 pertsona edo gehiagokoak izan behar dira), mezu elektroniko bat igorri beharko da helbide honetara: reservasgabonak@proasur.com. Kontsultak egiteko telefono bat ere jarriko da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 9:30etik 14:00etara: 630 988 494.
"Ametsen faktoria" haur-karpa doakoa da erabat, eta 12 urtera arteko programazio berezia du. Espazio honetako jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, instalazioan bertan edo (azaroaren 20tik aurrera) esteka honetan.
Instalazo guztien funtzionamendurako aurreikusitako ordutegia hau izango da:
- Eskola-egunetan, arratsaldez, 16:00etatik 20:30era.
- Asteburuetan, jaiegunetan eta eskola-oporretan: 11:00-14:00 eta 16:30-20:30.