Bilbao Basketen etxean jokatzen dituen partidetan edota Bilbao Arenan jende asko mugitzen dituzten kontzertuak ospatzen direnean egin ohi den bezala, Bilbobusek behin behineko linea (E2 izenekoa) berezi bat jarriko du igande honetan arratsaldean, azaroaren 19an, Bizkaia Frontoian jokatuko den Eusko Label lau t'erdiko Txapelketaren finala dela eta. Linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da, eta Bizkaia Frointoiraino helduko da. Neurri honekin, aurrekoetan bezala, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean, kasu honetan pilotazaleen artean.
Horrela, bada, Altuna eta Peio Etxeberria arteko partidua dela eta, arratsaldeko 17:00etan, E2 linea Plaza Biribilatik hamar minuturo irtengo da partida hasi baino ordu erdi lehenagotik Bizkaia Frontoira (hau da, arratsaldeko 16:30etatik aurrera). Bestalde, partida amaitzean, autobusek kontrako ibilbidea egingo dute: Bizkaia Frontoitik abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota hamar minutuko maiztasunarekin.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bizkaia Frontoitik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago nahi izatekotan eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean, esteka honetan.