Harrera bikaina izan du Bilbon Tourrari ongi etorria emateko festak
Astebete baino ez da geratzen urteko egun berezienetariko bat bizitzeko Bilbon. Zazpi egun besterik ez. Datorren igandean, Frantziako Tourra Bizkaiko hiriburutik abiatuko da, lehenengo hiru etapak Euskaditik igarota, eta jendeak dagoeneko motorrak berotzen hasi ditu, gogotsu, kirolaren alorreko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat jasotzeko.
Bada, igande honetan 1.000 txirrindulari inguru izan dira Areatzan hasita, festa giro ederrean, Bilboko kaleak zeharkatu dituzten txirrindulariak, munduko lasterketarik garrantzitsuenari ateak irekitzeaz gain, bizikletaren erabilpena eta mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz antolaturiko ekitaldi arrakastatsuan.
Helburu hauetan bere aletxoa jarri eta goiz eder bat pasatzeaz harago, ekimenean parte hartu duten era guztietako parte-hartzaileek hainbat opari eraman ahal izan dituzte etxera ibilbidea amaitutakoan egindako zozketetan. Euskadi Txirrindularitza Fundazioko Gizarte&Erakunde Harremanetako arduraduna Andoni Madariaga, Laboral Kutxa taldeko Eider Merinok lagunduta, bertan izan dira partehartzaileak laguntzen 4 eta 12 kilometroko ibilbideetan. Ez dira falta izan Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, eta Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia.
Egunak besterik ez dira geratzen gure bazterrak mundu zabalera irekiko dituen Grand Départ Pays Basque 2023 ekitaldirako, eta BiziTourreko hiru ekitaldiak sarrerarik onena izan dira, Donostian (maiatzak 7an), Vitoria-Gasteizen (ekainak 4) eta gaur Bilbon.
Temas
Más en Bilbao
-
Comienzan las obras para el paseo que unirá el Guggenheim y el Bellas Artes
-
La declaración de Bilbao como Zona Tensionada de Vivienda se retrasa hasta otoño
-
Bilbao proyectará este verano ocho películas al aire libre
-
El tranvía de Bilbao interrumpirá su servicio este sábado entre Arriaga y Abando durante cinco horas