Bilboko Udalak ireki egin du dagoeneko irailean hasiko den ikasturte berrirako udal-ikastaro eta -tailerretarako izena emateko epea. Inskripzioak irailaren 1era arte egin ehal izango dira, udal webgune ofizialaren bidez.
Udalaren datorren ikasturterako ikastaroen eskaintzak 314 udal ikastaro dakartza, 4 arlotan banatuta: kultura; berdintasuna; aisialdia eta kirola; eta nagusiendako osasuna. LoIkastaroak Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Xedea da bilbotarren aisialdia dinamizatzea, aisialdi osasungarriko aukerak eskaintzea, eta, aldi berean, ikas dezatela.
Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitarako eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, aisialdiaren eta kirolaren arlokoak eta berdintasunaren arlokoak badira, eta, aldiz, bakarrerako, kulturaren eta osasunaren arlokoak badira.
Izena emateko epea
Irailaren 7an zozketa bat egingo da, eskatzaile bakoitzari izena emateko hitzordu bat esleitzeko, irailaren 8tik aurrera leku hauetan kontsultatu ahalko dena: Udalaren web-orrian, 944 010 010 edo 010 telefonoetara deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara), edo 944 203 166 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era).
Izen ematea, ordainketa nahiz prozesuko beste edozein izapide aisago egiteko, honako telefono-zenbaki hauek jartzen dira behar dutenen eskura:
- Adinekoentzako osasunari buruzko ikastaroetarako: 944 20 44 70 eta 944 20 44 53 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era).
- eta 628 864 861, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, aisialdiko eta kiroleko tailerretarako.
Inskripzioaren ziurtapena irailaren 11tik 22ra egin beharko da, eta izena eman ondoko hiru egun baliodunetan egin beharko da ordainketa.
Adinekoentzako osasun-ikastaroak doakoak dira; gainerakoetan, kontuan hartu beharko dira erantsitako gidan jasotako tarifak.
Urriaren 2an, izena emateko beste epe bat hasiko da, ikastaroetakoren batean lekurik baldin badago; kasu horretan, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena emateko eskaera egin izana. Ikastaro guztiak urrian hasiko dira.
Adinekoen osasuna
Udalak 90 osasun-ikastaro prestatu ditu uriko adineko pertsonentzat.
Tailer hauek uriko pertsona adinduentzat dira, bizimodu aktibo bat egiten eta sedentarismoa saihesten ikasteko. Gainera, bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatu nahi dira, bizi-kalitatea hobetuz, eta gorputzari on eragiteko moduak bilatu, mugimenduen segurtasuna landuz, esaterako. Onura psikologikoak ere ekarri ditzakete, talde-lanaren bidez komunikazioa erraztuz, eta onura sozialak ere bai. Itxaron-zerrenda bat egingo da ikastaroetan sartu ezin izan diren interesdunentzat.
Aisia eta kirola
114 kirol talde eskainiko dira: aerobic, mantentze-gimnasia, erlaxazioa, luzaketak, yoga eta dantza tropikalak, besteak beste. Badira dantzan hobetzeko eskolak ere, yogakoak, Chi-kungekoak eta Tai-Chikoak; ikastaro horietarako, baina, nahitaezkoa izango da lehendik ezagutzak izatea.
Kultura
85 kultur talde ere izango dira, artisautzakoak eta arte aplikatuetakoak, arte plastikoetakoak eta ikusizko arteetakoak, eta 33 espezialitate, horien barruan, hala nola altzariak zaharberritzea, barnealdeak dekoratzea, bitxigintza, ehungintzako patroiak, koadernaketa, larrua lantzea, lore-lanak, marketeria, patchwork, beiraz sortzea, scrapbooking, tiffanys, zeramika, zura lantzea, akuarela, olio-pintura, eskultura, sumi-E, argazkilaritza, bideoa eta zinema.
Berdintasuna
25 ikastaro izango dira berdintasunari buruzkoak. Eskolak emakumeen formazioa, parte-hartze soziala eta ahalduntzea hobetzeko diseinatu dira, Bilboko emakume eta gizonen aukera berdintasunaren bidean beste urrats bat eginez aurrera.
Hona hemen modalitate batzuk: Internet eta sare sozialak (euskaraz); informatikaren hastapenak; adimen emozionala; idazketa sortzailea; barne-ezagutza; emakume artistak ikuspegi feministatik eta munduko idazleak ikuspegi feministatik; eta adierazpen eta ahalduntze tailerra.