Aste honetatik hasita eta apirilaren 28ra bitartean, Olana konpartsak egindako 'Gigante... Nuestra biblioteca' izeneko erakusketa jasoko du. Lan honetan, konpartsarekin erlazionaturiko argazkiak eta abar ikusi ahal izango dituzte bisitariek.

Bertan, Txakolinaria eta Txistularia, adibidez, ikusi ahal izango dira, Ondalan konpartsaren adierazgarri diren hiru metro baino gehiagoko bi erraldoiak.

Erakusketa hau udal liburutegietatik sustatutako jarduera bat da, inguruko elkarte, ikastetxe eta taldeekiko loturak sendotzeko helburua duena. Liburutegien helburuetako bat, hain zuzen ere, ingurune sozialarekin, herriarekin edo auzoarekin lankidetzan aritzea da, horregatik babestu dute jarduera hau. Gainera, Ondalaneko erraldoiek harridura eta alaitasuna zein floklorea eta modernitatea batzen dituzte.

Erakusketa honek euskal folklorearekin lotutako eduki kultural bat eskaini nahi du auzoko konpartsaren, alegia Ondalanen, eskutik. Konpartsak folklorea eta kultura traidizionala defendatzeko apustua azpimarratu du, erraldoiak auzo eta herrietako txoko guztietara eramanez. Konpartsa 1995ean sortu zuten, eguneko jaia sustatzeko elementu erakargarri bat emateko asmoz, jaiak gaueko aisialdira bideratzen ari zirela uste baitzuten.

Erakusketak konpartsari eta konpartsa osatzen duten erraldoiei buruzko paneletako informazioa, hainbat liburutegitatik gai horri buruz ekarritako liburu eta ipuinak eta erraldoiak berak (Txakolinaria eta Txistularia) ere baditu, eta horiek dira, zalantzarik gabe, protagonista nagusiak.