Asteazken honetan goizean, martxoak 15, ireki egin da Poesiaren Nazioarteko Sariaren edizio berrirako deialdia. Hala, parte hartu nahi dutene, maiatzaren 30era arte, asteartea, izango dute epea zabalik. Edizio honek, Blas de Oteroz gain, Ángela Figuera poeta bilbotarra omenduko du baita ere. Bi modalitateetan parte hartu ahal izango dute egileek: bata gaztelaniaz, eta bestea euskaraz. Bi modalitateen saria 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira: helbide hau gaztelaniaz idatzitako obretarako eta beste honetara euskarazko obretarako.

Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko, aukeratzen den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan sarituak izan ziren Francisco Javier Gilabert Sánchez “Todavía el asombro” lanagatik; eta Juan Ramón Madariaga Abaitua “Beste Piztia Batzuk” obragatik.

Blas de Otero eta Ángela Figuera omentzen dituen ekitaldi honek arrakasta handia izan ohi du egileen artean, eta parte-hartzea nabarmena izan ohi da.