Martxan da Poesia Nazioarteko Sariaren edizio berria
Asteazken honetan goizean, martxoak 15, ireki egin da Poesiaren Nazioarteko Sariaren edizio berrirako deialdia. Hala, parte hartu nahi dutene, maiatzaren 30era arte, asteartea, izango dute epea zabalik. Edizio honek, Blas de Oteroz gain, Ángela Figuera poeta bilbotarra omenduko du baita ere. Bi modalitateetan parte hartu ahal izango dute egileek: bata gaztelaniaz, eta bestea euskaraz. Bi modalitateen saria 5.500 eurokoa izango da.
Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira: helbide hau gaztelaniaz idatzitako obretarako eta beste honetara euskarazko obretarako.
Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.
Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko, aukeratzen den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
Aurreko edizioan sarituak izan ziren Francisco Javier Gilabert Sánchez “Todavía el asombro” lanagatik; eta Juan Ramón Madariaga Abaitua “Beste Piztia Batzuk” obragatik.
Blas de Otero eta Ángela Figuera omentzen dituen ekitaldi honek arrakasta handia izan ohi du egileen artean, eta parte-hartzea nabarmena izan ohi da.
Temas
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones