Bilboko Udalak "Dantza Plazetan" programa jarri du abian 2023 osoan zehar Bilboko barrutietako plazak euskal folklorez betetzeko. Euskal dantzak herritarrei hurbiltzeko eta dantza moladitate hau sustatzeko eta baioesteko, erromeriak, dantza-alardeak, kalejirak, haurrentzako dantza ibiltarien ikuskizunak eta erraldoien desfileak doan gozatu ahal izango dira kale eta plaza publikoetan.

2023an, hauek izango dira “Dantza Plazetan” programaren edizio berrian gozatu ahal izango diren taldeak: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldea, Goi-Herri Dantza Taldea, Ibai-Arte Dantza Taldea, Irutasun Dantzari Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa, eta Salbatzaile Dantza Taldea.

Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 28an izango da, larunbata, Salbatzaile Dantza Taldearekin, Zazpi Kaleetako Santiago plazan.

Gainerako datak esteka honetan eta erantsitako dokumentuan kontsulta daitezke.

Programan parte hartuko duten tarldeak honako hauek dira:

  • ATASUNA ARRAIZBIDE DANTZA TALDEA

Batasuna Arraizbide Dantza Taldeak 1972an hasi zuen bere ibilbidea Bilboko Uretamendi auzoan eta urte berean eman zuen lehen emanaldia Corpus Christi egunean. 1973an mutilak taldean sartu ziren eta auzoko lehen ikuskizun mistoa eskaini zuten.

  • BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA

Beti Jai Alai Dantzari Taldea Basurtu auzoko euskal sentimendutik sortutako folklore taldea da, eta sortu zenetik Euskal Herri osoko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du.

  • BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA /DEUSTUKO FLOLKLORE TALDEAK

Bihotz Alai Dantza Taldea duela 65 urte sortu zen, 1958an alegia, eta ordutik hona euskal folklorea lantzeko eta hedatzeko helburua izan du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan zehar.

  • BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantzariak eta dantza taldeak batzeko eta Bizkaiko eta Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorikoaren formazio, ikerkuntza eta hedapenaren alorrean ahaleginak bideratzeko sortu zen.

  • GAZTEDI DANTZARI TALDEA

Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko Santutxu auzoan dago errotuta. 1951. urtean sortua, belaunaldiz belaunaldi euskal dantza eta musika hedatuz beteko ditu aurten 72 urte, egun Bilbon martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetatik zaharrena izatea lortuta.

  • IBAI-ARTE DANTZA TALDEA

Ibai-Arte Dantzari Taldea 1996an sortu zen Zorrotzan, euskal dantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitzeko asmoz. Urte luze hauetan herri askotan dantzatu dute eta ehunka lagun igaro dira euren dantza taldetik.

  • ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

Ondalan Erraldoien Konpartsa 1996tik Bizkaian Erraldoien tradizioaren berreskuratzea lantzen duen elkarte kulturala da.

  • SALBATZAILE DANTZA TALDEA

Salbatzaile Dantza Taldea Bilboko Castaños auzoko dantza taldea da, eta 1978. urtean sortu zen, unean uneko hutsune kultural eta sozial bati erantzuteko. Taldea Begoña Arroyoren eskutik hasi zen, 8 neska-mutilek osatutako talde txiki bati irakasten.