Síguenos en redes sociales:

Kultur-ekintzaz beteriko astea eskainiko du Bilbok

Astero bezala, Bilboko Udalak kulturarekin erlazionaturiko ekintzaz beteriko egitaraua eskainiko du astelehen honetatik, hilak 31, igandera bitartean. Aste honetako ekitaldi nagusiak Argazkineta eta Expodistrito izango dira, besteak beste. Hau izango da programazioa: 

Argazkineta

Aste osoan. Abusuko Ibaizabal Landako Plaza. “Argazkineta” -k laugarren edizioa hasi du. Ekimen honen protagonista guztion bisitaren zain egongo den furgoneta bat da, berriz ere zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak (paperean edo digitalizatuak), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak edozein formatutan (super 8, VHS, BETA), edo bestelako materialak, 2000. urtea baino lehenagokoa da- planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak edo eranskailuak - horrela, dokumentu eta istorio horiek bizitza luzatuko dien eta garai berrietara birziklatuko dituen formatu digitalera eramateko.

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua

XXII. denboraldia urriaren 6an iritsi da Bilboko auzoetara. Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Azaroak 3, 19:00etan. Solokoetxeko Udaltegia. EURI ARTEAN-Nuestra Señora de las Nubes. Nuestra Señora de las Nieves-ek arituko zaigu Oskar eta Brunaren arteko topo egite hurrenez hurrengoak kontatzen, haiena ez den herrialde batean gertatzen baitira, erbesteratu egin dituzte-eta beren ideiengatik. Lortuko dute elkar ezagutzea herrikide moduan, eta arian-arian, beren oroitzapenen bidez, Hodeietako Andra Mariaren herria osatzen duten pertsonaiak eta pasarteak eraikiko dituzte: boteredunak, herriaren oroitzapena jagoten zuen amama, ameslari baten eta haren andrearen arteko amodio-istorioa, bortizkeria piztu zeneko egunak, besteak beste…

Erakusketak

Expodistrito

Expodistrito, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa, beste edizio batekin iritsi da.

Azaroaren 2tik aurrera.

  • San Inazio – Ibarrekolanda Udatelgia - Javier Trapero Alonso- Margoa. “Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak
  • Castañoseko Udaltegia - Santiago Ortega Sánchez-Diezma - Margoa. El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.
  • Santutxuko Udaltegia - María Raquel Bartolomé Gutiérrez - Los colores de mi vida - Margoa. “Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.
  • Begoñako Udaltegia - Lorena Pazos Rojos - ¡Presentes! - Argazkigintza. Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.
  • Errekaldeko Udaltegia - Carmen Ruiz Zaldibar - Margoa. Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.
  • La Bolsa Udatelgia - Begoña Rodríguez - Nostalgia - Argazkigintza. Erakusketa hau, artistaren arabera, "edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean".

"Betierekoaren Metaforak"

“Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak” erakusketaren helburua, zalantzarik gabe, hiriko kultur figura garrantzitsuenetako baten obra eta bizitza zabaltzen jarraitzea da: Miguel de Unamuno. Horrela, Unamunoren jaiotzaren 158. urteurrenean, berak egindako erretratuak eta garaiko artista ezagunek Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla eta Manuel Losada marraztutako erretratuak ikusi ahal izango dira erakusketan.

  • Aste osoan. Abandoko Udaltegia

Literatura

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Azaroak 2, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Bidebarrieta Zientifikoa zikloak "Kimika zirkularra: nola eraiki ekonomia berri bat eskala molekularrean" izeneko solasaldia proposatzen du Javier García Martínezekin, kimikan doktorea eta Kimika Ez-organikoan katedraduna Alacanteko Unibertsitatean.
  • Azaroak 3, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Elisa Garrido Morenok (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta Artearen Historiako irakaslea) “Menos musas y más científicas: revisando la historia del arte” hitzaldia emango du “Emakumeek zientzia egiten dute” zikloan.

Bazter Fest

Bilboko Udalak antolatzen duen BAZTER FEST jaialdiaren 8. edizioa azaroaren 5ean, larunbata, egingo da, 20:00etan, Bilborocken, eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Tokiko eta gorabideko artisten emanaldiak ibilbide musikal handiagoko beste artista batzuekin konbinatuko dira. 2015ean sortu zen, Ibaiondo barrutiko ekimenei laguntzeko. Ekimen honen helburua da gazteen artean emakumezko artisten erreferentziak zabaltzea, hip hoparen inguruan – ingurune gehienbat maskulinoa –, eta haien lana eta presentzia bultzatzea.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. Zuzeneko musika saioak oraindik aire zabalean egingo dira, igandero Casillako Kioskoan, ohiko ordutegian, 18:00etatik 21:00etara. Saio bakoitza orkestra desberdin batek girotuko du.

  • Azaroak 6: La Casilla Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra