Bilboko datorren ekitaldiko Aurrekontu Orokorrek bilbotarrek aukeratutako 17 proiektu jasoko dituzte. Horretarako, Udalak ia bi milioi euroko aurrekontua bideratuko du.

Ekimenetako zazpik Bilbo osoan izango dute eragina, 4k Deustun, beste 4k Ibaiondon, 1ek Uribarrin eta beste batek Basurtu/Zorrotza barrutian. Hautatutako proiektuetako batzuk hiri-altzariak zein argiztapena edo irisgarritasuna hobetzeko dira, eta beste batzuek osasunarekin, berdintasunarekin edo teknologiarekin dute zerikusia, besteak beste:

  1. Altzariak ipintzea hondartza berde bat sortzeko Sarrikoko parkean; 90.000 euro (1.334 boto).
  2. Argiztapen publikoa areagotzea San Ignazioko Agirre Lehendakariaren etorbidean, 202.000 euro (1.187 boto).
  3. Konponketak egitea Rafaela Ibarra kaleko espaloietan eta irisgarritasunean, 300.000 euro (1.179 boto).
  4. Argiztapen publikoa hobetzea San Frantzisko auzoan, 60.000 euro (1.112 boto).
  5. Etxerik gabeko pertsonendako ostatatze-plazak gehitzea, maskotekin sartzeko aukera emateko, 90.000 euro (1.086 boto).
  6. Zabuak jartzea 0 eta 3 urte arteko umeendako San Inazion eta Ibarrekolandan, 300.000 euro (1.062 boto).
  7. Tabakoaren kontsumoa desnormalizatzeko kanpaina, 15.000 euro (1.061 boto).
  8. Animalien adopzio arduratsua sustatzeko kanpaina, 15.000 euro (901 boto).
  9. Arraza diskriminazioa gutxitzeko oharmen kanpaina, 15.000 euro (862 boto).
  10. Parkeetan wifi puntuak jartzea, 121.000 euro (811 boto).
  11. Zurbaran HLHI eskolako sarbideak egokitzea, 300.000 euro (808 boto).
  12. Kaleko katuen populazioa zaintzeko eta babesteko programa sendotzea (HAA), 50.000 euro (783 boto).
  13. Ibilbide tematikoak sortzea Gerra Zibilaren eta Bilbon izan zituen ondorioen memoria historikoa sendotzeko 90.000 euro (781 boto).
  14. Bizi ohitura osasungarrien gaineko kanpaina Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon, 5.000 euro (736 boto).
  15. Jarlekuak jartzea Abusu auzoan, 30.000 euro (709 boto).
  16. Esku hartze artistikoa Clara Campoamor-i omenaldia egiteko, haren heriotzaren 50. urteurrenean, genero-berdintasunaren aldeko ekarpenagatik, 15.000 euro (700 boto).
  17. Kañu pasealekuan baranda aldatzea, 300.000 euro. (680 boto)

Aurrekontua, 17 proiektu horietan, 1.998.000 euro izan da (parte hartzeko bidezko aurrekontuari esleitutako gehienezko aurrekontua 2 milioi euro da).

Herri botazioa

3.330 bilbotarrek parte hartu dute botoa emanez hautatutako 17 proiektuak aukeratzen, guztira 28 zeuden aukeran, beren bideragarritasun teknikoagatik eta ekonomikoagatik. Diru zenbateko hori handixeagoa da aurreko edizioaren aldean, orduan 3.270 pertsonak eman baitzuten botoa.

Boto-emaile gehienak, % 59, emakumeak izan dira, eta, adinaren arabera, 31 eta 50 urte bitartekoak izan dira boto gehien eman dutenak. Barrutika, Deustu da herritarren artean boto-emaile gehien dituena, 1.138, hau da, guztizkoaren % 41,3.