Urtero bezala, elkarlanean arituko dira Bilbao Kirolak udal entitateak eta uriko unibertsitate-zentroak. Hitzarmen honekin, zentroetako ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak kirola egitera animatuko ditu.

2022/2023 ikasturterako, berritu egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lehendik zeuzkan hitzarmenak, eta, gainera, sarea handitu du, hitzarmen bana sinatuta Bilboko Merkataritza Ganberaren Unibertsitate Eskolarekin eta Digipen - Institute of Technology Europe Bilbao institutuarekin.

Udalak nabarmendu duenez, "hitzarmen hau sortu da, ezen ikasketa-zentro horiek nahiz Bilbao Kirolak udal entitatea sinetsita dauden gorputz-jarduera oso ardura handiko kontua dela osotarako formaziorako".

Unibertsitate-abonamenduek aukera ematen dute uriko hamaika udal kiroldegietara eta Azkuna Zentrora sartzeko, bai eta haietan libre erabiltzeko diren instalazioetara ere, hala nola igerilekua edo oraintsu berritutako Zorrotzeko kiroldegiko atletismo pista.

UPV/EHUko ikasleek eta langileek % 25eko deskontua izango dute oraindik ere abonuen tarifan. Gainerako ikasleek – Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola eta Digipen-en aritzen direnak matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo dira, eta Bilbokoak ez diren ikasle, irakasle edo langileei ez diete hiritik kanpoko errekarguaren % 30 ordaindu beharko.

Abonamendu horietan interesa dutenek egiaztatu beharko dute unibertsitate-zentroko kideak direla eta alta kudeatu beharko dute Bilbao Kirolak web orrian, Bulego Birtualaren bidez.

Unibertsitateko abonamenduek ikasturteak adina iraungo dute, 2022ko irailaren 15etik 2023ko irailaren 15era arte. Unibertsitate-abonamendua duten pertsonek, abonamendua berritu nahi izanez gero, alta berri bat kudeatu behar dute Bilbao Kirolak webgunearen bidez.

Unibertsitate-abonamenduan interesa dutenek Bilbao Kirolak udal entitatearen webgunean aurkituko dute tarifen eta baldintzen gaineko informazio gehiago.