Guatemalako herriari laguntzeko hitzarmena sinatu du Bilbok
Guatemalako herriari laguntzeko 70.000 euroko aurrekontua bideratu egingo du Bilboko Udalak, Medicus Mundi elkartearekin sinatutako hitzarmenari esker. Dirulaguntza horrekin, salerosketa jasan duten edota indarkeriaren biktima diren pertsonei laguntza eskainiko zaie. Horrez gain, Coatepequen Arreta Anbulatorioko Zentro bat eraikiko da.
“Indarkeriaren prebentzioa eta arreta eta Inoren Kargura ez dauden Migratzaileen (IKEDM-MNAn), umeen eta nerabeen salerosketa Coatepequen, Quetzaltenangoko departamentuan, Guatemalan” programa hainbat jardueratan gauzatzen da, eta horien artean nabarmentzekoak dira prestakuntza-jardueretarako modulu bat eraikitzea, Sexu Indarkeriaren eta Salerosketaren Biktimei Arreta Anbulatorioa emateko Zentroaren lehen fase gisa, Quetzaltenangoko La Alianza en Coatepeque erakunde zibilaren egoitzan; arreta integral anbulatorioa ematea eta zerbitzu integral anbulatorioetarako sarbidea izatea, eta, horrela, osasun fisikoa, emozionala eta psikologikoa hobetzea eta haien bizi-proiektuak bultzatu ahal izatea; eta zigor-arloko justizia sistemako erakundeen aurrean laguntza ematea.
Proiektuak, halaber, Coatepequeko Laguntza Komunitarioko 4 Sare (RAC) indartzea aurreikusten du, komunikazio- eta sentsibilizazio-estrategia baten bidez. Babes-sareak dira, liderrak indarkeriaren eta adingabeen salerosketaren arloan trebatuz, informatuz eta sentsibilizatuz, arazoari aurre egin diezaioten eta arrisku-kasuak edo biktimak identifikatzeko gaitasuna izan dezaten eta haiek babesteko behar den bideratze-bidea jarraitu ahal izan dezaten.
Proiektu eta lankidetza hori, joan den urtarrilean Itziar Urtasun zinegotziaren parte hartzea izan zuen udal ordezkaritza batek Guatemalara egindako jarraipen-bisitak emandako fruituetako bat da. Herrialdean Udalak diruz lagundutako zenbait proiektu bisitatu ziren, eta interes komuneko proiektuak identifikatu ziren, Coatepequen egingo den hau, besteak beste. 100.000 biztanletik gorako hiria da, Guatemala eta Mexiko arteko mugatik gertu dago eta mugako eremuetako ezaugarri diren arazoak ditu, adingabeen salerosketa sexu-esplotaziorako, besteak beste.
Bisita horretan, San Joseren Alaben Kongregazioko Kontsultorioan dagoen Klinika Medikoa eta Oftalmologikoa bertatik bertara ezagutu ziren. Bertan, bi kliniketan, IKEDM-MNAei (Inoren Kargura ez dauden Migratzaileei), umeei eta nerabeei arreta emateko protokoloa eta arreta pertsonalizatua aztertu ziren, eta arreta soziosanitarioa ematen duten langileekin eta zerbitzu horien erabiltzaileekin hitz egin zen. La Alianza erakundearen instalazioak ere ezagutu ziren, arriskuan dauden adingabeen babeserako prestatutako espazioa aztertuz. Bilerak egin ziren La Alianzako diziplina anitzeko taldearekin, eta indarkerien babesaren eta prebentzioaren eta pertsonen salerosketaren arloetan ematen duten arreta integrala azaldu zuten, bai eta laguntza psikologikorako eta lege-laguntzarako eta -aholkularitzako programak ere.
«Adingabeen salerosketa giza eskubideen aurkako delitu larria da, gizakia salgai huts bihurtzen duen esklabotza modu bat da», argudiatu dute Bilboko Udaleko Lankidetza sailetik, eta “gaur egun dimentsio kezkagarria hartu duen errealitatea da, izan ere prostituzioak, pornografiak eta sexu-esplotazioko beste modu batzuk, lan edo zerbitzu behartuek, edo esklabotzak mozkin handiak ematen ditu” azaldu dute.
Temas
Más en Bilbao
-
Las experiencias de Airbnb: "Bilbao no se visita, Bilbao se vive"
-
Antes y ahora: La exposición de Metro Bilbao que repasa 40 años de transformación urbana en la ciudad
-
Un camión que transportaba coches pierde un vehículo y provoca un accidente en Santo Domingo
-
Surbisak erakusketa bat antolatu du Metro Bilbaon