Bilboko Udalak iragarri duenez, Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 20tik 28ra, kale batzuetan trafikoa etengo da eta aparkalekuak okupatuko dira. Alde batetik, 19: 00etatik 04: 00etara bi aldeetako aparkalekua okupatuko da eta Aita Lojendio kaleko ibilgailuen zirkulazioa moztuko da. Eremu horretan dauden garajeetara sartu behar duten bizilagunek Hurtado Amezagatik sartu ahal izango dute kontrako noranzkoan. Bestalde, zirkulazioa eten egingo da Plaza Biribilean, Kale Nagusian, plaza Biribilaren eta Urkixo zumarkalearen artean, eta Hurtado de Amezaga kalean, Bertendona kalearen eta plaza Biribilaren artean.

Aiala Kantzilerraren kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da abuztuaren 20tik (zapatua) 28ra (domeka), 19:00etatik 04:00etara, domekan (hilak 21) izan ezik; egun horretan, 18:00etatik aurrera egingo da, Balearen Desfileagatik.

Abuztuaren 27tik 28rako goizaldean (zapatuaren eta domekaren artean), 04:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, zirkulazioa ohi bezalakoa izango da.

Aldaketak zirkulazioan, kale mozketak eta aparkalekuen okupazioa Aste Nagusian B. U.

Bailen kaleko aparkalekua okupatzea eta trafikoa moztea

Bilboko Udalak jakinarazten du abuztuaren 20tik 28ra bitartean (biak barne), 19:00etatik aurrera, hurrengo egunean txosnagunea itxi eta garbitu arte (8:00ak arte, gutxi gorabehera), ibilgailuen zirkulazioa eten eta aparkalekuak okupatuko direla Bailen kalean, Naxa eta Nafarroa kaleen artean.

Ordezko ibilbidea: San Frantzisko kalea

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Hilaren 26an, barikua, zirkulazio-etena 18:30ean egingo da, Hiri Krosa dela-eta.