61 euskaldun enpresak Emakundeko laguntzak jasoko dituzte berdintasun planak aurrera eramateko. Planen honen barnean berdintasun diagnostikoak eta aholkularitza enpresak kontratatzeko helburua izango dituzte laguntzek. Entitate bakoitzak jasotzen duen dirua 1.000 eta 12.000 euro bitartekoa da.

Emakundek enpresei zuzendutako laguntzen deialdia egiten du urtero, berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteko laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko. Diru-laguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin zen duela bi urte, 200.000 eurotik 400.000 eurora pasatuz. Aurtengo edizioan 61 erakundek jasoko dute 1.000 eta 12.000 euro arteko dirulaguntza. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta “berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteak aurrerapauso garrantzitsuak ahalbidetzen ditu zentzu horretan”.

Berdintasun-planak egiteko laguntza ekonomikoarekin batera, Emakundek beste bide batzuk ere baditu enpresei laguntzeko: erakundeetan berdintasun-neurrien diseinua errazteko informazioa eta aholkularitza ematea, azterlanak, prestakuntza-jardunaldiak, gidak eta beste tresna metodologiko batzuk eginez, guztiak webgunean eskuragarri daudenak; erakundean berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten erakundeak aitortzea. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtzeko baldintzak; eta berdintasunarekin konprometitutako enpresen sareak sortzen laguntzea, bai enpresa publikoen sarearen bidez, bai Berdintasunerako Lankidetza Erakundeen BAI SAREA sarearen bidez.