Dakigunez, datorren urtean Frantziako Tour-a 110. edizioa Bilbon hasiko da eta, horren ondorioz, Gran Départ Pays Basque 2023ren sinboloa den trofeoa Bilbora iritsi da. Horregatik Bilboko Udalak trofeo hau ikustera animatu nahi die bilbotar guztiei.
Paristik Bilbora bitarteko milaka kilometroak ibili ondoren, iritsi egin da , eta Bilboko Turismo Bulegoan egongo da ikusgai, Plaza Zirkularrean, datozen hilabeteetan.
Saria doan ikusi ahal izango da astelehenetik igandera, 09:00etatik 10:30era.
2023ko Frantziako Tourraren 110. edizioaren irteera Bilbon hasiko da uztailaren 1ean.
Lehenengo etapak 185 kilometro izango ditu, eta hiribilduan hasi eta izango du helmuga. Antolatzen lehenengo aldia da, eta milaka euskal zale bilduko ditu bide-bazterretan eta milioika ikus-entzule mundu osoan.
Lehenengo etaparen ostean (Bilbo-Bilbo), bigarren eta hirugarren etapa ere Euskadiko errepideetatik izango da. Uztailaren 2an, bigarren etapan Tourra Gasteiztik Donostiara abiatuko da, eta, amaitzeko, hirugarren etapa, uztailaren 3an, Zornotzatik irtengo da Iparralderantz, bertan amaitzeko.
Bilboko Udalak trofeoarekin argazki bat atera nahi duten pertsonak gonbidatu nahi ditu erdiguneko Bilboko Turismo Bulegora, bai eta argazkia sare sozialetan partekatzera ere, #GranDépartPaysBasque2023 eta #OngieTOURri traolarekin.
GRAN DÉPART
Frantziako Tourra 120. urteurrena betetzen duen egun berean abiatuko da ofizialki Euskaditik. Historian bigarren aldia izango da 1992an Donostiatik irten ondoren. Euskadik Frantziako lasterketaren Grand Départ 2023 eta lehen hiru etapak, lehen biak osorik, hartuko ditu. Bilbo lehen etaparen helmuga eta irteera izango da; bigarrena ere oso-osorik euskal lurraldean jokatuko da; hirugarrena, berriz, Euskaditik aterako da oraindik zehaztu gabe dagoen helmuga batera bidean.