"Km0, Kalitatea, Zerbitzua, Salud", Bilboko udal merkatuen kanpaina berria
"Km0, Kalitatea, Zerbitzua, Salud". Horixe da Bilboko zazpi udal merkatuen (Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko) kanpaina berriaren leloa, hurbileko eta kalitatezko produktuei balioa emateko. Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak aurkeztu du kanpaina asteazken honetan Erriberako Merkatuan.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotziaren hitzetan, “Bilboko udal merkatuek Bilbon kalitatezko merkataritzaren enbaxadore gisa duten irudi kolektiboa indartzea, eta elikadura eta ohitura osasungarriak hedatzeko betetzen duten zeregin garrantzitsua nabarmentzea” dira gaur Erriberan aurkeztu den udal merkatuen Gabonetako kanpainaren helburua. Keinu gisa, mantalak banatu dira merkatarien artean, eta poltsa berrerabilgarriak bezeroen artean, beraien fideltasuna eskertzeko.
Díezek, halaber, udal merkatuen garrantzia zentzu zabalagoan azpimarratu du: Gure kultura gastronomiko eta sozialaren funtsa osatzen duten ohituren eta tradizioen hedatzaileak dira. Garai tradizionaletan (adibidez, Gabonetan) udal merkatuetan erostea sustatzea da beste helburu bat, bizitzaren etapa guztietan bizitza osasuntsu eta orekatua izateko. Eta, hirugarrenik, eguneroko plastiko-kontsumoa murriztea, silikonazko edo oihalezko poltsekin ordezkatuz. Hartara, poltsa berrerabilgarriak banatzeko ekimen berezia egingo da, erosleen konfiantza saritzeko.
Ildo horretan, Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak azpimarratu du kanpainaren helburua dela "udal merkatuak hiriko eta auzoetako bizitzaren babesleku gisa sustatzea. Jarduera ekonomikoko guneak dira merkatuak, eta erosketa tradizionalaren eta familiako erosketaren espiritua bizirik mantentzen dute. Kontsumitzaileei produktu fresko eta kalitate handienekoen aukerarik zabalena eskaintzen diete".
Temas
Más en Bilbao
-
Desde 'La Rana' de la Herriko Plaza de Barakaldo hasta el Igeretxe: el legado del arquitecto César Sans en Bizkaia
-
La Belga, la zapatería centenaria que viste a Bilbao por los pies
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes
-
Las seis normas básicas de convivencia con el tranvía de Bilbao