Artxandak komun publiko berria izango du
Bilboko Udalak komun publiko berria martxan jarriko du Artxandan. Zehazki, begiratokiaren parkean instalatuko dute eta bere ezaugarrien artean, Bilboko Udalak nabarmentzen duberez garbitzen dela, erabilera mistokoa dela eta irisgarritasun unibertsala bermatzen duela.
Azken bi hilabeteetan ipini da, 118.480,34 euroko aurrekontuarekin. 2. barrutiko bizilagunek lehenetsitako jarduketa baten ondorioz instalatu da.
Garrantzitsua da nabarmentzea komun publiko berri hau berez garbitzen dela. Gainera, erabilera mistokoa eskaintzen du eta irisgarritasun unibertsala bermatzen du. Begiratokiko parkean dago. Zona horretan jende asko ibili ohi da -bilbotarrak nahiz turistak-, eta funikularretik hurbil dago.
Komunaren kabinaren egitura hormigoi armatuzkoa da eta forma laukizuzena dauka, ertz biribilduekin. Bi pixatoki ditu kanpoan, alboetako batean, altzairu herdoilgaitzezko babes-manpara batek inguratuta.
Barruko kabina etengabe aireberritzen da. Gainera, presentzia detektatzeko gailua dauka, baita alarma programagarri bat ere, komunean gehienez egon daitekeen denbora agortzean pizten dena. Halaber, dibertsitate motor funtzionala duten pertsonek erabili ahal izateko behar diren elementuak dauzka. Erabili ostean automatikoki garbitzen da.
Komuna abian jartzeko, saneamendu-sare bat egin da, orain dagoenarekin konektatzeko beharrezkoa baita, eta ura eta energia elektrikoa eman zaizkio.
Ekipamendu honekin, udal mantenimenduko 55 komun publiko daude Bilbon.
Temas
Más en Bilbao
-
En imágenes: gala inaugural de la esperada retrospectiva de Ruth Asawa en el Guggenheim de Bilbao
-
El PNV busca el relevo de Marta Ajuria en el Ayuntamiento de Bilbao
-
El comercio de Bilbao toma la calle este sábado con una pasarela de moda y mascotas
-
Euskalduna Bilbao bate su récord histórico y roza los 9 millones de ingresos en 2025