BILBO. Bilboko Udalak uriko ikasleentzako programazioa batzen dituen katologo bat prestatu egin du. Bertan, 24 jarduera programatu egin dira, ikasturte honetan zehar gauzatuko direnak.

Bilboko Udalaren Ikastetxeentzako 2020-2021 Zerbitzu Katalogoa Udalaren web orrian dago eskura dagoeneko.

Xedea da ikastetxeei laguntzea erraz, arin eta argiro ezagut ditzaten Udalak sustatutako proposamenak. Katalogo honetan, Udalak hezkuntzaren arloan antolatzen dituen programa eta jarduera guztiak biltzen dira, agiri bakarrean. Ikastetxe publikoetako nahiz itunduetako haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilerreko, prestakuntza zikloetako eta hezkuntza bereziko ikasleentzat dira jarduerok.

Ikasturte honetarako, 24 proposamen jaso dira, kultur jarduera, balioetako hezkuntza eta beste arlo batzuetako jarduera anitzekin, eta ikastetxeek, haien bidez, aukera izango dute hezkuntza-eskaintza osagarri eta ikasleen beharrizanei egokitu bat prestatzeko beren irakaskuntza planean.

Besteak beste, tailerrak, lehiaketak, aire zabaleko jarduerak, kontzertuak, antzerkia eta uriko bisita gidatuak daude. Programa gehienak ikastetxeetan eta eskola-ordutegien barruan gauzatzeko dira, kanpaina puntualak eta bisita gidatuak izan ezik. Ikasleentzat ez ezik, familientzat eta irakasleentzat ere badira horietako asko. Jarduera horien bidez, axola handiko gaiak lantzen dira, hala nola euskararen erabilera sustatzea, berdintasuna, ingurumena, lankidetza, osasuna eta segurtasuna, betiere gazteek balio horien eremuan jasotzen duten formazioa eta sentsibilizazioa hobetzearren.