Bilboko Balioen Agiriarekin bat egiten dutenen lankidetza eskatu du Udalak
BILBO. Gaur goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Bilboko Balioen Agiriarekin bat egiten duten 2.000 pertsona eta 150 entitate baino gehiagoren lankidetza eskatu du gutun baten bidez, Bilboren "orainaz eta etorkizunaz" elkarrekin gogoeta egiteko asmoz.
Gutunarekin bat egin duten pertsonek eta entitateek erakutsi dute balioen inguruan hartu duten konpromisoa, haiek Bilboko gizartearen elkarbizitzaren ardatz moduan hartuz, eta, hori dela eta, alkateak galdetegi bat helarazi die, gutunean bertan esteka bat txertatuta, jakin nahirik ea uste duten balioetan oinarritutako ekintzen bidez erantzuten ari ote zaion Bilbo osasun krisiari, ea zeintzuk izan diren aldi honetan garrantzi berezia hartu duten balioak, eta zein balio izango diren gakoak datozen hilabeteetan.
Horrez gain, galdetegian, halaber, galdetzen zaie zer jardun gauzatu beharko liratekeen hirian, zer ikasi den itxialdian, zer aldaketa nahiko lituzketen krisia gainditu osterako, eta zer ekarpen egin lezaketen berek hori lortzeko.
Galdetegiari emandako erantzunak norenak diren ez da adieraziko. Erantzun hauen guztien ondorioak jendaurrean jarriko dira. Interesa dutenek beren datuak eman ditzakete foro telematiko ala presentzial batean parte hartzeko, osasun-gomendioen bilakaeraren arabera.
BILBO BALIOEN HIRIA
Bilbao Balioen Hiria proiektua parte hartzezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina herritarrekin lankidetzan eraikia eta garatua, hasiera-hasieratik.
Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da gune bat sortzea, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisia egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzarako.
Proiektu honen emaitza gisa, 2018ko martxoan, Udalbatzarrak Bilboko Balioen Agiria onetsi zuen, Bilboko herritarren elkarbizitzaren ardatza izan behar duten balioak identifikatuz. Uriaren datozen urteetako bizitza gidatu behar dutenak. Gainera, Udalak badu plan bat ere agiriko 17 balioak gauzatzeko ekintzak biltzen dituena.
Temas
Más en Bilbao
-
Una avioneta captará en miles de fotos cada elemento urbano de Bilbao
-
Una nueva cartografía en 3D permitirá a Bilbao afrontar los retos del futuro
-
'Magiaren Topaketak' ekimenak Otxarkoagan eta Txurdinagan ospatuko du bere 20. urteurrena
-
Uriko auzoen historiak ezagutzera emango ditu Bilbao Izan programak