Kaletako obrak martxan jarri dira berriro Bilbon
BILBO. Gaur, apirilaren 14an, Bilbon martxan zeuden eta alarma egoera-eta bertan behera utzi behar izan ziren obrak hasi dira berriro lanean. Atzo, Bilboko Udalak bide publikoan obrak egiten aridiren enpresa esleipendunekin hitz egin eta gero hartu zen erabakia.
Nolanahi ere, geldialdiaren hasieran gertatu zen bezalaxe (denbora tarte bat eman zen materialak balizatu, estali eta kentzeko), lehenengo orduak beharrezko materialak azaleratu eta eramateko eta balizak kentzeko erabiltzen ari dira, eta ondorioz, gaur bederen, jarduerara apurka-apurka itzuliz joango dira.
Obra guztiak gaur hasi dira berriz ere, zenbait jarduketa izan ezik, izan ere, azken hauetako enpresa eraikitzaileek Pazko asteko oporrak mantenduko dituztenez gero, lanak ez dira berriro hasiko astelehenera arte, hilak 20. Halaxe gertatuko da Calixto Diez plaza urbanizatzeko lanetan, Zorrotzaurreko Beta 2 eraikinean eta Errekalde, Uzturre eta Enkarnazio plazetan estalkiak jartzeko lanetan.
Beraz, gaur jarduerara itzuli diren lanen artean, honako hauek aipa daitezke:
- Arangoitiko Parkea
- Basurtuko ingurunea berreskuratzeko lanak
- Ibaieder garagardotegia
- Ibaizabal Landa
- Belategi Plaza
- Olabeagako elementu mekanikoak
- Ventosa Bidea
- Artxandako Begiratokia
- Artxandako linea elektrikoa lurperatzeko lanak
- Iparragirre kalea oinezko eremu bihurtzeko lanak
- Zamakolako ezponda finkatzeko lanak
Obretako ordutegiari dagokionez, baldintza normaletan lanaldi zatitua izan ohi da (08:00etatik 18:00etara), baina egoera horretan (geldialdi osoaren aurreko asteetan bezalaxe), lanaldi trinkoak egingo dira 08:00etatik 15:00etara bitartekoa.
Lan-osasunaren arloan hartu beharreko neurriak enpresa esleipendunei dagozkie, bakoitzaren erantzukizun korporatiboaren harira.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao ingresa 70.000 euros anuales por los vehículos que no se recogen del depósito
-
Las grúas retiran de las calles de Bilbao una media de 13 vehículos al día
-
'Mila Musika Haria' kontzertu-zikloaren edizio berri bat ospatuko da
-
Ibilgailuen baldintza teknikoak kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Bilboko Udaltzaingoak