BILBO. Hurrengo astelehenetik aurrera, hilak 23, Bilboko Labayruko eta Erriberako udal merkatuek, Gabonak direla eta, ordutegi berezia abiaraziko dute. Honen helburua erosleek aukera gehiago izatea da.

Erriberako Merkatuaren kasuan, 5 egunez luzatuko da; Labayruri dagokionez, bi egun izango dira. Hiriko gainerako udal merkatuek -Zabalgunea, Deustua, San Inazio, Otxarkoaga eta Trauko- neguko ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.

Osasun eta Kontsumo Sailak establezimendu horietan erostera animatu du; izan ere, Gabonetan produktu osasungarriak eta kalitatezkoak prezio onean erosteko bermea ematen dute.

MERKATUAK ETA ORDUTEGIAK

  • Erriberako merkatua: Postu tradizionalak 08:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik abenduaren 23an eta 30ean; abenduaren 24an eta 31n, 08:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik. Ostegunean, urtarrilaren 2an, ordutegia 08:00etatik 14:30era bitartekoa izango da.Merkatuan dauden gastrotabernei dagokienez, abenduaren 24an eta 31n 08:00etatik 17:00etara egongo dira zabalik, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo dira.
  • Labayruko merkatua: abenduaren 23an eta 30ean ordutegi berezia izango du, 08:00etatik 20:00etara.
  • Zabalguneko merkatua: astelehenetik larunbatera, 07:30etik 14:30era.
  • Deustuko merkatua: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.
  • San Inazioko merkatua: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan 08:00etatik14:00etara.
  • Otxarkoagako merkatua: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.
  • Traukoko merkatua: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.