Síguenos en redes sociales:

Azkue Fundazioak "Blogak testutik harago" jardunaldia egingo du ostegunean Bilbon

Azkue Fundazioak "Blogak testutik harago" jardunaldia egingo du ostegunean Bilbon

BILBO. Azkue Fundazioak "Blogak testutik harago" jardunaldia egingo du ostegunean Bilbon, Euskararen Etxean. Ekitaldia arratsaldeko 15:30en hasiko da. Blogetan lehiaketako sariak banatuko dira eta hainbat hizlari bilduko dira, hala nola Tania Arriaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua "Argia" astekariko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo blogari eta irakaslea.

Jardunaldia arratsaldeko 15:30en hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia "Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak" izenburuko sarrerarekin. Jarraian gainerako hizlarien txanda etorriko da.

Topaketa hiru ataletan banatuko da. Lehenengo zatian, "Dena ez da testua" izenburupean, Tania Arriaga EHUko irakaslea podcast-aren inguruan arituko da, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta; TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazio esparruetan sekulako arrakasta jasotzen ari den Visual Thinking tresna izango dute hizpide.

Bigarren zatia "Lizentzia libreak" izango da, eta "Argia" komunikazio proiektuko kazetari Gorka Bereziartua Creative Commons lizentziaren inguruan arituko da. Hain zuzen, bere jardunean txertatu du lizentzia hori "Argia"-k.

HIRUGARREN ZATIA

Hirugarren zatian, "Berrikuntza betikoa oinarri hartuta" izenburupean, Katakrak egitasmoko kide Hedoi Etxartek proiektu horren webgunea izango du mintzagai: webgune erakargarri eta aktiboa da, eta berrikuntza moduan, blogari podcast-ak gehitzen dizkie soundcloud plataformari esker. Halaber, Imanol Epelde bideo blogari zarauztarrak ere parte hartuko du hirugarren atalean. Epelde bere blogerako propio egindako bideoak txertatzen hasi da -hasieran testua eta argazkiak baino ez zituen jasotzen bere gunean-, eta ikus-entzunezko lan horiek sekulako oihartzuna dute. Azkenik, "Blogak testutik haratago" jardunaldia amaitzeko, Azkue Fundazioak Blogetan lehiaketako saridunak iragarriko ditu eta sariak banatuko ditu. Ekitaldia arratsaldeko 19:00ak aldera amaituko da, eta luncha ere izango da. Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da http://www.blogetan.eus/jardunaldian-izena-eman web orrian (plaza mugatuak).