Bilbobusen zerbitzu berezia egongo da bihar Bilbao Basketen partiduan
Garraio publikoak jarriko duen linea berezia Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da eta Bilbao Arenara helduko da
BILBO. Bilbobusen zerbitzu berezia egongo da bihar Bilbao Basket - Liberbank Oviedo partiduan. Garraio publikoak jarriko duen linea berezia Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da eta Bilbao Arenara helduko da. Izan ere, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du RETAbet Bilbao Basket taldearen zaleen artean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan.
Horrela, bada, igandean, 18:00etan RETAbet Bilbao Basket - Liberbank Oviedo Baloncesto a arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo baitute.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.
Más en Bilbao
-
Dos meses de obras en San Francisco para estrenar nuevos columpios
-
Bilboko Konpartsak alerta de que el modelo de txosnas está en peligro por las trabas administrativas
-
Bilbao Metropoli 30 busca un modelo de ciudad más humano y sostenible
-
Un museo único que ofrece experiencias mediante ilusiones llega a Bilbao