Síguenos en redes sociales:

Gabonetako tailerrek dibertsioa dakarte Bilbora

Goizez eta arratsaldez tailerrak eskainiko dituen programa, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an burutuko da

Gabonetako tailerrek dibertsioa dakarte BilboraDEIA

BILBO. 'Zeu moldatu!!!' gabonetako tailerrak dibertsioa dakarte Bilbora, izan ere, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an burutuko dira umeentzako hainbat tailer goizez zein arratsaldez.

Robot bat egin, argiak programatu, musika elektronikoa sortu edo droneak hegaldatzea dira “Zeu moldatu!!! 2018” programan 8 eta 11 urte bitarteko 320 umek egingo dituzten jardueretako batzuk. Bilboko Udalak beste urte batez antolatu du ekimen hau, Gabonetako eskola-oporraldian umeei aisialdi hezigarri eta teknologikoko espazio bat eskaintzeko.

Helburua da ekimena, irudimena eta teknologia berriekiko kontaktua sustatzea umeengan. Gainera, eurek ikasiz dibertitzen diren bitartean, Udalak familia eta lana uztartzen laguntzen du.

“Zeu moldatu!!!” abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo da, goizez -10:00etatik 13:30era- eta arratsaldez -16:30etik 19:30era-.

Jarduerak Abandoko udaltegian (abenduaren 26an eta urtarrilaren 4an) eta Basurtuko udaltegian (abenduaren 27 eta 28an eta urtarrilaren 2 eta 3an) izango dira.

Izena emateko epea datorren astelehenean zabalduko da, abenduak 10. Interesa duten familiek izena eman dezakete www.bilbao.eus web orrialdearen bidez, 010 udalaren informazio-telefonoan (944 010 010 Bilbo kanpotik deitzen bada) eta barrutietako udaltegietan dauden “Bilbao Click” bulego elektronikoen bidez. Baldintza bakarra, nahitaezkoa, Bilbon erroldatuta egotea da.

Izena ematean izandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, agortu arte. Saio eta egun bakar baterako bakarrik eman daiteke izena. Behin beteta, gainerakoak itxarote-zerrenda batean geratuko dira, aukeratutako egun eta txandarako. Lekuren bat hutsik geratuz gero, zerrenda horietara joko da hutsik geratu diren plazak betetzeko.

Zeu moldatu!!! programak 4 tailer desberdin eskainiko dizkie umeei, 12 saiotan banatuta, sei goizez eta sei arratsaldez. Jarduera guztiak teknologiarekin edo sormena, ilusioa edo partaidetza bezalako balioekin lotuta daude.

Musika elektronikoa: musika elektronikoaren oinarriekin esperimentatuko dute. Modu praktikoan ikasiko dute elektronikan erabiltzen diren zenbait tresnaren funtzionamendua: erritmo-kutxak, sekuentziadoreak, sintetizatzaile analogikoak, samplerrak, efektu-pedalak, looperrak? Amaitzeko, beraiek prestatutako zuzeneko emanaldia grabatuko dute.

Abenduaren 26an eta urtarrilaren 4an Abandoko udaltegian.

Robotika eta programazioa: MBOT robota programatuko dute zirkuitu batetik ibiltzeko: bihurgune guztiak hartuko ditu eta, programagarria ere baden kolore-sentsore bati esker ez da ibilbidetik irtengo.

Gainera, argi- eta kolore- efektuak programatuko dituzte led adimentsuen tira batean. Crumble kontrolatzailea eta Scratch programatzailea erabiliz, argien kolorea eta higidura aukeratuko dituzte efektu dibertigarri eta originalak sortzeko.

Abenduaren 27an, asteazkenez, Basurtuko udaltegian.

Droneen hegaldatzea: ludikoki eta simulatzaileekin eta benetako droneekin egindako hegaldi-praktiken bidez, umeek robot hegalari hauen pilotatze, funtzionamendu, segurtasun-neurri eta aplikazioei buruzko prestakuntza jasoko dute.

Abenduaren 28an, ostirala, eta urtarrilaren 3an, osteguna, Abandoko udaltegian.

Techno Trivial: jolas honetan zenbait jarduera teknologiko batuko dira. Partaideak taldeka antolatuko dira. Talde bakoitzari emango zaion robot-fitxa kodifikatu beharko dute jolas-olanatik mugitzeko. Bi motatako laukiak aurkituko dituzte:

  • asmakizunak, logikari edo teknologiari buruzko galdera azkarrekin?
  • erronkak, robotika, 3D-ko diseinua eta inprimaketa eta programazioari buruzko jarduera teknologiko nagusiak egiteko.

Urtarrilaren 2an, asteazkenez, Basurtuko udaltegian.

#BilbaoGabonak izen orokorrarekin Bilboko Udalak proiektu pilotua jarri du aurten abian; proiektu honen helburua apurka-apurka Hiribildua gune erakarle garrantzitsu bihurtzea da, baita Gabonetan ere.

2018 hau ekitaldi oso garrantzitsuen urtea izan da eta Bilbo Europako Hiririk Onena aintzatetsia izan da; horregatik, urtea ekimen desberdin eta berezi batekin amaitu nahi izan dugu, egun hauetan hiriari argia eta protagonismoa emango dizkionak. Proiektu honen atzean jendea erakartzearen, hala bertakoa nola alde mugakideetakoak eta estatuko zein atzerriko turistak, merkataritza eta negozioak mugiaraztearen? erronka dago eta Bilbo Gabonetan hiri magikoa eta erakarlea izatea lortzea.

Europako beste hiri nagusi batzuetan garatzen den ereduari jarraituz, aurten Bilbok berrikuntzekin sendotu du Gabonetarako bere proiektua eta horiek hirian aurreikusi diren 400 jarduera baino gehiagori batzen zaizkie: Gabonetako Azoka bat, helduentzako eta umeentzako aisialdiko gune bat, lehenengoz “izotz ekologikozko pista bat” eta txirrista bat eskaintzen dituena, argi eta apaingarri berriak, deigarriagoak eta originalagoak.