BILBAO. Gabonak dagoeneko heldu dira hiriburura eta baita haren auzoetara ere. Hori, Bilboko Udalaren #BilbaoGabonak proiektuari esker posible izan da, apurka-apurka hirigune erakarle garrantzitsu batean bihurtzea baita haren helburua, baita Gabonetan ere.

2018 hau ekitaldi oso garrantzitsuen urtea izan da eta Bilbo Europako Hiririk Onena aintzatetsia izan da; horregatik, urtea ekimen desberdin eta berezi batekin amaitu nahi izan dugu, egun hauetan hiriari argia eta protagonismoa emango dizkionak. Proiektu honen atzean jendea erakartzearen, hala bertakoa nola alde mugakideetakoak eta estatuko zein atzerriko turistak, merkataritza eta negozioak mugiaraztearen? erronka dago eta Bilbo Gabonetan hiri magikoa eta erakarlea izatea lortzea.

Ekimen hau gaur aurkeztu da proiektuan inplikatuta dauden sail nagusienetako udal arduradunen prentsaurrekoan: , Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotzia; , Kultura zinegotzia; Xabier Ochandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia; eta , Obrak, Zerbitzuak, Hiri eraberritzea eta Espazio publikoak Saileko zinegotzia.

Azaldu duten bezala, eta Europako beste hiri nagusi batzuetan garatzen den ereduari jarraituz, aurten Bilbok berrikuntzekin sendotu du Gabonetarako bere proiektua eta horiek hirian aurreikusi diren 400 jarduera baino gehiagori batzen zaizkie: helduentzako eta umeentzako , lehenengoz “izotz ekologikozko pista bat” eta txirrista bat eskaintzen dituena, .

#BilbaoGabonak Itsasadarraren bi aldeetan egongo da kokatuta ?Areatzan eta Erripako kaian?, horrela Bilboko Udaletxeko eta Areatzako zubien arteko ibiltokia ekimenak auzo guztietara zabaldu nahi duen jarduera-gune bihurtuz.

ARGIZKO BALEA ERRALDOIA BILBON Atzotik hasita urtarrilaren 6ra arte argiztatuko da Bilbo, 1.200.000 led argi baino gehiagorekin, igandetik ostegunera 18:00ak eta 22:00ak bitartean eta 23:00ak arte ostiral, larunbat eta jaien bezperetan. Aipatu diren argi horien barruan sartzen dira Udalak jarri dituenak merkatarien taldeek eta elkarteek jarri dituztenak. Horrela, Gabonetako instalazioak era orekatuan banatu dira Barruti guztien artean, jende guztiak kalitatezko apaingarriekin jai-giroan, erakargarrian eta abegitsuan gozatzeko aukera izan dezan.

Udalak “; hau da, Juan de Garain, Sabino Arana etorbidean, Zumalakarregi etorbidean, Miribillara iristeko Mirafloreseko sarreran, Kastrexanan eta Zorrotzan.

GABONETAKO AZOKA Aurten, lehenengoz, Gabonetako azoka bat izango da Bilbon. Udalak eskaintza komertziala eta aisialdi eskaintza areagotu nahi ditu proiektu pilotu honekin, Gabonetan bisitari gehiago erakartzeko hirira. Gabonetako Azoka Udaletxeko eta Areatzako zubien artean kokatuko da, Itsasadarraren bi aldeetan.

Areatzako pasealekuan espazio bat jarriko da, hiriko dendariek haien gastronomia produktuak, oparietarako produktuak eta Gabonetako apaingarriak eskain ditzaten. Abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo da bertan. Gabonetako apaingarriekin apainduta egongo diren egurrezko 15 txabola instalatuko dira, goizez 11:00etatik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara irekita egongo direnak.

Gune berean eta egun horietan Gabonart ere jarriko da, Arbaso elkarteak kudeatzen duen Gabonetako artisautza azoka.

Bihartik (azaroak 29) urtarrilaren 6ra arte, Erripa kaian, umeek aisialdi gune handi batez gozatzeko aukera izango dute, “ Txikiguneaz, hain zuzen. 400 metroko karpa horretan tailerrak eta jolasak izango dituzte, bai eta emanaldiak ere. Aire zabaleko umeentzako Gabon parke horretan Bilboko Udalak hainbat dinamika pedagogiko eta entretenigarri eskainiko ditu, familiako kide guztiek, adingabekoek zein helduek, ondo pasa dezaten. Astelehenetik ostiralera (eskola garaian) egongo da zabalik, 16:30etik 20:30ak arte. Asteburuetan, zubietan eta eskolako oporraldian txikigunea 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita goizez, eta 16:30etik 20:30era arratsaldez.

IZOTZ PISTA ETA TXIRRISTA EKOLOGIKOAK Aurtengo Gabonetako beste berrikuntzetako bat aire zabaleko izotz pista da. Aurten patinatzeko pista tradizionala ez da La Casillako pabiloian egongo eta kanpora, zerupera, aterako da, Erripako kaira. Halaber, lehenengoz, “. Material berritzaileak, abangoardistak eta jasangarriagoak erabiliko dira, hau da, ur izoztuzko pista baten patinatzearen sentsazioa eragiten dutenak. Apustu honekin Udalak ur eta elektrizitate asko aurreztea lortuko du eta atmosferara CO2 tonak emititzea saihestuko da.

Instalazioak 400 metro karratuko pista bat eta sei erreidun txirrista bat edukiko ditu. Bi jarduera horiek azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira martxan. 30 minutuz patinatzeko sarrerak hiru euroko prezioa izango du, eta txirristatik hiru aldiz jaisteko sarrerak, aldiz, bi eurokoa. Taldeek, familia ugariek eta 65 urtetik gorako adinekoek tarifa bereziak izango dituzte.

Sarrerak Erripako kaiko leihatiletan egongo dira salgai, baita Interneten ere,www.ticketea.com plataformaren bidez. Taldeen (+20 pertsona) erreserba egiteko, helbide honetara idatzi behar da: reservasgabonak@proasur.com. Instalazioak irekitzeko ezarri den ordutegia seguruenik 11:00-14:00 eta 16:30-20:30 izango da.