BILBO. Bidebarrieta Kulturguneak Eduardo Mendozaren 'El Rey recibe' eleberriaren aurkezpena jasoko du datorren asteartean. Elebiduna Las Tres Leyes del Movimiento trilogiako lehen partea da. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan

Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte. Galder Reguera filosofo eta idazleak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango dawww.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Egileak beti erakusten duen narraziorako maisutasunaren eta estilo fintasunaren bitartez, pertsonaia errealak eta asmatutakoak, Eduardo Mendozaren unibertsoan tipikoak direnak, elkartzen dira Las Tres Leyes del Movimiento trilogiaren hasiera den eleberri honetan. El rey recibe lanak 1968ko Bartzelonara eramango ditu irakurleak. Rufo Batalla kazetariak bere lehenengo agindua jasoko du egunkari bateko langile gisa: erbestean bizi den printze baten eta goi mailako gizarteko neska gazte eder baten arteko ezkontzari buruzko erreportajea egitea.

Kointzidentzien eta gaizki ulertuen ondorioz, printzearen adiskide egingo da, eta hark, beste gauza batzuen artean, bere historia bereziaren kronika idaztea aginduko dio. Denbora asko igaro aurretik Espainia frankista grisaren giro zapaltzailea txiki geratuko zaio Rufori, eta New Yorkera bidaiatuko du, diru gutxirekin, itxaropen handiekin eta bere bizitzarekin zerbait zirraragarria egiteko helburuarekin.

Rufo Batalla hirurogeita hamarreko hamarkadako gizarte arloko fenomenoen lekuko izango da, arrazen arteko berdintasuna, feminismoa, gay mugimendua edo kultur gune handien leku aldatzea eta kulturak adierazpen modu berrietarako bideak hartzea, gaur eguna horrelakoa izatea neurri handian eragin zuten fenomenoak, hain zuzen ere. Eta gertakarien berri eman baino gehiago, horien lekuko izan zirenek zelan bizi izan zituzten erakutsiko du.

Eduardo Mendozak (Bartzelona, 1943) eleberri hauek argitaratu ditu: Kritikaren Saria lortu zuen La verdad sobre el caso Savolta(1975); El misterio de la cripta embrujada (1979); El laberinto de las aceitunas (1982); La ciudad de los prodigios (1986), Bartzelonako Hiria Saria; La isla inaudita (1989); Sin noticias de Gurb (1991, 2011); El año del diluvio (1992); Una comedia ligera(1996), 1998an Parisen Atzerriko Liburu Onenaren Saria eman ziona; La aventura del tocador de señoras (2001), Madrilgo Liburu Saltzaileen Gremioaren «Urteko Liburuaren» Saria; El último trayecto de Horacio Dos (2002); Mauricio o las elecciones primarias (2006), José Manuel Lara Fundazioaren Eleberri Saria; El asombroso viaje de Pomponio Flato (2008), Terenci Moix Saria eta Bilboko Liburu Azokako Zilarrezko Luma; El enredo de la bolsa o la vida (2012); El secreto de la modelo extraviada (2015); Tres vidas de santos (2009) kontakizun liburua, guztiak Seix Barral argitaletxean, eta Riña de gatos. Madrid 1936, 2010eko Planeta Saria lortu zuen eleberria.

Eduardo Mendozak jaso dituen sari ugarien artean Liber Saria, Kataluniako Kulturaren Saria, Franz Kafka Saria eta Cervantes Saria, gaztelaniazko literaturako sari garrantzitsuena, azpimarratu behar dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.