Udalak aukeratutako bi youtuber iragarriko dute Bilbon gazteentzat aisiako eskaintza
Aukeratutakoek bi bideo grabatu behar izango dituzte, batagaztelaniaz eta bestea euskaraz
BILBO. Udalak aukeratutako bi youtuber iragarriko dute Bilbon gazteentzat aisiako eskaintza. Aukeratutakoek bi bideo grabatu behar izango dituzte, batagaztelaniaz eta bestea euskaraz. Izan ere, Bilboko Udalak, bere youtuber ofizialak aukeratzeko, lehiaketa batantolatuko du, Bilbao Gazte gazte-markaren bidez. Lehen edizioanbezala, parte-hartzaileen artean epaimahaiak neska bat eta mutil bathautatuko ditu. Bere helburuak izango da Bilbok gazteentzat dituenaisiako planak jakinaraztea Bilbao Gazteren Youtube kanalen bidez.Horregatik, youtuberrek hilean bideo bi grabatu beharko dituztebanaka edo binaka, 2018ko urritik 2019ko apirilera arte.
Parte hartu nahi dutenek bideo bat bidali behar dute, gehienezbost minutuko iraupenekoa eta, bertan, euren izen-abizenak,dedikazioa (ikasleak, langileak?), zaletasunak eta aisialdikojarduerak adieraziko dituzte. Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuanzein izango den euren plana azaldu beharko dute, euskaraz etagaztelaniaz. Bideo hori eta izena emateko fitxa(bilbaogazte.bilbao.eus) we transfer aplikazioaren bidez bidali behardira helbide elektroniko honetara: gazteria@bilbao.eus.
Bideoak bidaltzeko epea gaur hasi eta irailaren 23an amaituko da, 23:59an. Parte-hartzaileek hiru baldintza bete beharko dituzte:
- Eta euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna izatea.
AUKERATZEKO IRIZPIDEAK
Lanak jasotzeko epea amaitu ondoren, epaimahaiak 10 parte-hartzaileaukeratuko ditu aurrena eta, ondoren, elkarrizketa egingo dieyoutuber ofizialak izendatzeko. Lehenengo aukeraketan informazioahelarazteko gaitasuna, komunikatzeko estiloa, irudiaren kalitatea etabideoaren edizioa baloratuko dira. Aukeratutako 10 pertsonei egingozaien elkarrizketan, beste alderdi batzuk baloratuko dira, besteakbeste, gazteen ikuskeraren barruan hautagaiek proposamenak luzatzekogaitasuna eta komunikazio arloko ekintzetan duten eskarmentua(formala izan ez arren).
Bilboko Udalak irailaren 28an iragarriko ditu aukeratutako pertsonenizen-abizenak. Hartara, urritik aurrera, irabazleek 2019ko apirileraarte hilean bideo bi egiteko konpromisoa hartuko dute, dagokienordainsariarekin.
Gorka Ruiz eta Karla Martínez izan ziren lehiaketa honen lehenengoedizian aukeratuak, horrela haiek izan dira pasa den ikasturteanYoutube kanalen bidez Bilbon gazteentzat dagoen aisialdiaren arlokoeskaintza zabaldu dutenak.
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones