Udalak "Uni Sound Bilbao" zirkuituaren bigarren edizioa martxan jarri du
Ikasleek eratutako musika-taldeak ezagutzera emateko programa da eta doako kontzertuak eskainiko dira apirilaren 11tik apirilaren 14ra arte
BILBO. Udalak "Uni Sound Bilbao" zirkuituaren bigarren edizioa martxan jarri du. Funka, musika elektronikoa, garajea, indie edo rocka eskainiko dira Bilboko zenbait eszenatokitan lau egunetan zehar, apirilaren 11tik 14ra bitartean hain zuzen. 22 banda eta bakarlarik eta 3 DJ hartuko ditu guztira hiriak arratsaldeko eta gaueko saioetan. Bertoko talde eta bakarlariekin batera beste lekutako banda batzuk harituko dira, hala nola, Madril, Zaragoza, Alacant, Valentzia, Santiago, Vigo, Málaga, Bartzelona, Santander, Bordele eta Iruñeakoak.
Zirkuituko egunetan zenbait bandak eta bakarlarik joko dute arratsaldeko eta/edo gaueko saioetan. Gainera, bariku eta zapatu gaueko saioetan DJ batzuk arituko dira saioei amaiera emateko. Kontzertu guztiak doakoak izango dira. Beren-beregi zaindu da estiloen eta jatorrien ugaritasuna eta nesken presentzia banden osaeran. Izan ere, Bilborocken apirilaren 14an (zapatua) egingo den saioan neskek bakarrik osatutako 3 bandak hartuko dute parte.
Bilborock, Nave 9, Shake! edo Rocket dira kontzertuak sarri programatu ohi diren lekuak. Aurten, toki horiez gain, unibertsitateko espazioak erabiliko dira, EHUko Bizkaia Aretoa, esaterako, kulturaren alorreko espazioak ere bai, Artelan Berreginen Museoa edota BilbaoArte, kasurako, baita ustekabeko espazioak ere, hala nola, Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla.
Bilboko Udalak izaera honetako programa eta ekimenen bidez Bilbo unibertsitate-hiria izatearen aldeko apustua indartzen du, jakintza eta bikaintasunaren bila ari diren gazteak erakarriz eta horrekin batera jarduera ekonomikoa sustatuz eta espiritu urbanorik erakargarriena, sortzaileena eta kosmopolitena piztuz, “Bilbo unibertsitate-hiria” izeneko udal proiektu estrategikoarekin bat etorrita.
ELKARTRUKEA BESTE UNIBERTSITATE BATZUEKIN
Aurten, Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin jarraitzeaz gain, Bordeleko unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere hartuko dute parte. Banda bana bidaliko dute 2018ko UniSound zirkuituko kontzertuetan jo dezaten eta, trukean, hemengo unibertsitateetako banda bat hartuko dute euren egoitzetan 2018an egingo diren kontzertuetarako.
“IDEIAK MARTXAN” EKIMENARI ESKER SORTUTAKO PROPOSAMENA
‘Uni Sound Bilbao’ ekimenaren oinarria ‘Ideiak Martxan’ deialdia da. Deialdi horren xedea gazteekin topaguneak sortzea da, gazteek udal programazioan parte har dezaten. Parte-hartzaileen adina 14-35 urtekoa izango da eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.
“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak posta elektronikoz zein Bilboko Udalaren web orria edota www.bilbaogazte.bilbao.eus web orria erabilita. Proposamenak jaso ondoren, proiektuak egileekin aztertuko dira haien bideragarritasuna baloratzeko eta, posible bada, gauzatzeko.
UNIBERTSITATE MUSIKAREN ZIRKUITUA, ‘BILBAO GAZTE NIGHT’ ANIMATZEKO
Era berean, zirkuitu hau ‘BilbaoGazteNight’ programaren parte da. Gaueko aisialdiko eredu jasangarri, partekatu eta berritzaile bat, komunitateko elkarbizitzarekin eta norbanakoen osasunarekin eta ongizatearekin bateragarria dena, denon artean sortzeko beharrizanaren aurrean Udalak eman duen erantzuna da programa hori.
‘Bilbao Gazte Night’en diseinuak erantzuten die 18 urtetik 24ra arteko gazteen artean antzeman den aisia-eskariari, gazte horiek kirolaren eta kulturaren aldera erakutsitako interesari eta ohikoak ez diren kontsumo-guneetan dinamika berriak sortzeko premiari. Era berean, kontuan hartzen du gazteak gero eta beranduago irteten direla beren gaueko aisialdian, eta aisia-guneak dibertsifikatzeko premia dagoela, eta horregatik aurkezten ditu alternatiba batzuk uriko alde askotan.
KONTZERTUEN EGUTEGIA
Apirilaren 11, eguaztena
19:00 - Euskotrenen Zazpikaleetako geltokiko halla
Buenas tardes Comandante (Bilbo) Shoegazea
VVV (Madril) Postpunka
Apirilaren 12, eguena
19:00 - BilbaoArte
Purple Vellocet (Bilbo) Stonerra
Los Ojos (Zaragoza)
22:00 ? Shake!
Putochinomaricón (Madril) Electropopa
Ttun Ttun Brigade (Bilbo) Electropopa
MadGirls Djs (Bilbo)
Fetén DJ (Bilbo)
Apirilaren 13a, barikua
19:00 ? Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Las Selvas (Bilbo) Garajea
Los Nastys (Bilbo) Garajea
Wizard (Burdle) math rocka)
22:00 ? Itsas Museoko Auditoriuma (9. nabea)
Boyanka Kostova (Galizia) Trapa)
Los Manises (Alacant) CongoCorea
Palida (Galizia) Elektronika
Bsn Posse (Málaga) Dubstepa
LaTrini DJ (Kanariar U.)
Apirilaren 14a, zapatua
19:00 ? Artelan Berreginen Museoa
Lester y Eliza (Bilbo) Popa)
Fantastic Explosion (Madril) Psychopopperra
Hegaz (Iruñea) Rocka
22:00 ? Bilborock
Free The Wheel (Bilbo) Hard Rocka
Las Odio (Madril) Post Punka
Somadantina (Cluba)
01:00 ? Rocket
Esteban y Manuel (Galizia) Psikokunbia
Alvva DJ (Donostia)