'Bilboko Itsasadar Handia' arrantza eskolaren denboraldi berria hasiko da datorren igandean
Ekintza, 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago eta igandero egingo da, martxoaren 18tik maiatzaren 27ra
BILBO. Ekintza honek abian jarri zenetik, oso harrera ona eduki zuen. Horregaitik eta itsasadarraren berreskurapen biologikoaz eta begetalaz gozatzen jarraitzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, hasiera emango dio Arrantza Eskolaren denboraldi berriari. Datorren igandean,martxoaren 18an, izango da eta harrapaketa eta askatze modalitatean jardungo dira parte hartzaileak; arrainak, ahalik eta lasterren itzuliko dituzte uretara . 16urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako jarduera hori Areatzako zubiarenondoan garatuko da, zehazki, Bilboko Erripa kaian, 11:30etik 13:30era,igandero, maiatzaren 27ra arte -Aste Santuko igandean izan ezik, egun horretanez baita eskolarik egongo-.
Partehartzaile guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoakjarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak,berunak, amuak...), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak,balizatzeko zintak...), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- etajaurtiketa-materialak...), ordezko piezak eta abar. Bilbao Bizkaia UrPartzuergoak gogorarazten du esparrua egokitu egin dela ezintasun fisikoakdituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko.
Duelahamarkada bat arrantza eskola abian jartzea erronka handia izan zen BilbaoBizkaia Ur Partzuergoarentzat eta Bizkaiko Arrantza Federazioarentzat. Halaere, proiektuak hasieran espero zena baino guztiz emaitza hobeak izan ditu.Horiek horrela, 2017. urtean, guztira 1.400 ikasle aritu ziren kirol-arrantzan.
Horrezgain, harrapaketa-kopuru handiak, baita sailkatutako espezieen aniztasunak ere,zera islatzen dute: itsasadarrak osasun ona daukala eta urak ingurumenarenaldetik berreskuratzen ari direla. Ur Partzuergoak bildutako azken datuenarabera, ibilguaren ingurumeneko jarraipen-planaren barruan, guztira 57arrain-mota eta 34 krustazeo-mota erregistratu dira, eta urraburua, perloiiluna, balistidoa edo eiherazain handia bezalako arrainak eremu berrietanagertu dira. Horrenbestez, estuarioa berreskuratzen eta biodibertsitateaareagotzen ari dela esan dezakegu.
Aurrekourteetan bezala, Arrantza Eskolak Aste Nagusian zehar ere irekiko ditu ateak;halaber, udazkeneko denboraldia irailaren 16an hasiko da. Doako jarduerabat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.