'Bilboko Korala Gertutik' programaren barneko taldeen zortzi kontzertu ikusgai izango dira hiriburuan
300 pertsonek parte hartuko dute Bilboko Koral Elkarteak eskainiko dituen musika tresna espezializatuetateetako zortzi kontzertuetan
BILBO. 300 pertsonek parte hartuko dute, Bilboko Udalak, Bilboko Koral Elkarteak eta progrmaren barneko taldeek, eskainiko dituen zortzi kontzertuetan. Musika tresna espezializatateetako eta kantu ikasleak elkartuko dira hirian "Bilboko Korala Gertutik"-ren hirugarren edizioa aurrera eramateko aste honetan. "Bilboko Korala Gertutik" programaren helburua, musika koralerako zaletasuna jende guztiaren artean bultzatzea eta Bilboko Koral Elkartea osatzen duten taldeen eta bertako ikasleen lana erakustea da", programa aurkeztu duten Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Iñigo Alberdi eta Enrique Azurza, hurrenez hurren, Bilboko Koral Elkarteko Gerentea eta Zuzendari Artistikoaren esanetan.
GARAPENA
Musika programazioa, osoa doakoa izango dena, larunbat honetan, martxoaren 17an, hasiko da, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuen Elizan, Urko Sangronizek zuzentzen duen eta Bilboko Koral Elkartearen talde gaztea den Euskeria besbatzaren eskutik. Euskeriak "betidanik bete izan du Umeen Abesbatzaren eta Bilboko Koral Elkarteko Koral mistoaren arteko bitarteko pausu izateko filosofia, Errenazimendutik gaur egungo musikara doan errepertorioa landuz". Abesbatza gaztea izango da, baita ere, programazioaren bigarren hitzorduaren protagonista, apirilaren 5ean, Bihotz Sakratuaren elizan (Abandoko jesuitak).
Hurrengo emanaldia, Udalak iragarri duenez, apirilaren 14an izango da Iralabarriko San Antonio elizan, eta Jesus Guridi orkestraren eskutik etorriko da. Talde berak beste kontzertu bat eskainiko du maiatzaren 5ean Santutxuko Karmelo elizan, Bilboko Koral Elkarteko kantu ikasleekin batera.
Matikoko Salbatore elizak, 70 ahots biltzen dituen Umeen Abesbatzaren kontzertua jasoko du apirilaren 21ean. 1994ko otsailetik, abesbatza Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko ikasleez hornitzen da batez ere. Zuzendaria José Luis Ormazabal da.
Maiatzerako programazioak hiru kontzertu biltzen ditu, 5ean, 11n eta 12an. Maiatzaren 5ean Jesus Guridi orkestra arituko da kantu ikasleekin batera Karmelo elizan. Maiatzaren 11n Bilboko Koralaren txanda izango da, Abusuko Artzain Onaren elizan. Hurrengo egunean, musika Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren parrokiara helduko da, Alegro Abesbatzarekin eta Gitarra Orkestrarekin.
Programazioari ekainaren 16an emango zaio amaiera, Deustuko San Felizisimo elizan, Bilboko Koral Elkarteak duela bi urte martxan jarri zuen Eskolan Kantari egitasmoaren emanaldiarekin. Egitasmoaren helburua, kantua Hiriko ikastetxeetara hurbiltzea da. Egitasmo horretako partaideak izango dira "Bilboko Korala Gertutik" programazioari amaiera emango diotenak.
KORALAREN IBILBIDEA
Bilboko Koral Elkartea, ehun urte baino gehiago dituen Hiriko erakundeetako bat, 1866ko ekainean eratu zen Bilboko Orfeoi gisa, eta Bilboko Koral Elkarte gisa urte bereko abuztuaren 3an, musikaren, orokorrean eta abesti koralaren, batez ere ezagutza eta hedapena bultzatzeko asmoz.
Hainbat aintzatespen jaso ditu, Arte Ederren Urrezko Domina (1986), San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako Ohorezko Domina (2005) eta Bilboko Hiriko Urrezko Domina (2007), beste batzuen artean. Kantu koral ildo bereizlea du, umeei, gazteei eta helduei musika koralaz gozatzeko aukera ematen dieten hiru abesbatza talderekin.
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones