Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Metro Bilbao eta JA! Elkarteak zendu berri den Antonio Fraguas, Forges, umorista grafikoaren binetak berreskuratu dituzte, metropoli trenaren instalazioetan erakusgai jartzeko. Gizartean matxismoari buruz egindako bineta batzuk erakutsiko dira. Bihartik aurrera 13 panelez osatutako erakusketa bat egongo da Abando, Moyua eta Santimami/San Mamés geltokietan, 'Metroz metro, matxismoari vade retro' deituta. Bineta hauek 2014ko urrian erakusgai egon ziren panelak hartu dituzten barne.Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Metro Bilbaok aukera eman nahi izan diebezeroei artista bikain honen lanaz berriz gozatzeko. Orduko hartan Forges Bilboraetorri zen “Ja! Bilbao” jaialdian parte hartzeko eta Abandoko erakusketa inauguratuzuen. Metro Bilbaok bereziki oroitu nahi izan du egun hori eta Forges bera MetroBilbaoren ohorezko liburua sinatzen ari zen unean egindako argazki bat ere gehitu duerakusketan.
Orduan Forgesek onartu zuen erraza dela matxismoa ikuspegi umoristikoaren bidezlantzea, “oso logikoa eta zentzuzkoa baita, ezin da beste inondik hartu”. Gogoratuzuen, umorez, “duela urte batzuk, matxistek beren matxistadak egiten zituztenean,sudurra urdin jartzen zitzaiela". Eta gizonei gomendatu zien goizetan ispiluanbegiratzeko, "batzuek beste batzuek baino urdinago izango dugu eta sudurra".