BILBO. Bilboko Udalak lehiaketa publikoaren deialdia egin du Casco Viejo-Zazpi Kaleak identifikatuko duen irudi berri eta indartsua sortzeko helburuarekin. Diseinu, publizitate edo komunikazioaren arloan diharduten profesionalentzat eta enpresasentzat bideratuta dago lehiaketa. Ekintza honekin, bultzatu nahi da bertako izatearen garrantzia eta sentimendua espazio berezi honen xede diren publikoei bere muin eta senaz jabearazteko.
Zazpi Kaleetako herritarrak, merkatariak, ostalariak eta Bilboko beste alde batzuetako herritarrak bezalako zuzeneko publikoak eta bisitariak, turistak, elkarteak, erakundeak eta abar bezalako zeharkako publikoak bildu nahi ditu irudi berean Otxandianok Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez abiatutako lehiaketa honek. Zinegotziaren iritziz, bestelako nortasun berria sortu nahi da, alde hori argi erakutsiko duena, etxebizitzaren eta merkataritzaren arloa eta alderdi turistikoa, historikoa eta kulturala indarberrituta.
APLIKAZIO EREMUAK
Irudi berri hori zenbait esparrutan aplikatu ahal izango da: hiriko altzarietan (bankuak, paperontziak, kontainerrak, mutiloiak?), espazio fisiko jakinetan (umeen parkeak?), Zazpi Kaleen ikur diren eraikinetan eta etxebizitzetan (Metroaren geltokia, Erriberako Merkatua?), hiriko seinaleetan (monumentuak, kaleak?) eta jarduerenetan, “merchandising”-ean (katiluak, elastikoak, txapak?)
Esparru pribatuan ere, irudi berria erabili nahi da dendetan eta ostalaritzan (terrazak eta mahaitxoak, olanak, poltsak, edontziak, edontzi azpikoak, erakusleihoak?) banderatxoetan, Gabonetako argietan, sarietan?baita liburuxketan, espazio digitaletan edo ikus-entzunezkoetan ere, bestak beste.
Honako hauek dira identitate berriak izan beharko dituen ezaugarriak:
- Nortasun propioa (sustraitze emozionala): kontuan izan beharko ditu ikuspegi emozionala, kulturala, euskalduna, bilbotar guztion auzoa baita, ez han bizi direnena soilik.
- Ondare historikoa: ondarearen arloko hainbat elementu dituenez ?uriko punturik interesgarri gehien dituen aldea da- Zazpi kaleetako elementu erabat bereizlea da.
- Komertziala: merkataritzaren erreferentziazko lekua izan da tradizioz. Balioa eman nahi eta eguneratu egin nahi da denda txiki eta tradizionalez betetako oinezkoen alderdia taxututa.
- Bizimoduaren kalitatea: etengabe sortzen eta eguneratzen ari den auzoko bizimoduaren kalitate maila handia aitortzen dute bertan bizi direnek. Auzoa bizitzeko leku izatearen eta sektore komertzialaren eta turistikoaren arteko orekari eustea da helburua.
- Integratzailea: Zazpi kaleak ez dira bilbotarren topaleku bakarrik; hainbat sentsibilitate sozialen biltoki ere bada: merkatariak, auzotarrak, turistak, Bilboko beste auzo batzuetako biztanleak. Auzo ireki eta kohesionatzailea da.
SARIA, OINARRIAK ETA EPEA: APIRILAREN 4a
Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 4ko 13:00etan amaituko da. Proiektuak Bilbao Ekintza Udal Sozietatean aurkeztu behar dira (Nafarroa k.5, 2. solairua, Bilbo).
Proposamenak jaso ondoren, batzorde tekniko batek 5 lan finalista aukeratu eta ikusgai jarriko dira espazio bitan, euretako bat Zazpi Kaleetan bertan. Irabazlea herritarren botazioaren bidez (% 30eko balioa) eta epaimahai profesional baten balorazioaren bidez (% 70ekoa) aukeratuko da.
Irabazlea nor den maiatzean jakinaraziko da eta 40.000 euroko saria jasoko du.
ZAZPI KALEETAKO JARDUKETA PLANA
Lehiaketa hau Bilboko Udalaren “Zazpi Kaleen garapen jasangarrirako estrategia. Zazpi Kaleak, Bihotza Historikoa eta Modernotasuna 2016-2019” proiektuaren barruan sartzen da; hain zuzen ere, Udalak egindako Ekintza Plan garrantzitsua da, geroari begira eta orekaz biltzeko uriko erdigune historikoaren potentzial ekonomikoa, kulturala eta soziala.
Erronka nagusia merkataritza, ostalaritza, jarduera kulturala, auzoan bizi diren auzotarrak, Bilboko biztanleak, bisitariak, turismoa etab. elkartzea eta harmonian jartzea da, bere nortasun sendoa ahantzi gabe eta modernotasunaren eskutik.
Ez da ahaztu behar Zazpi Kaleak direla Bilboko turismoaren, merkataritzako jardueraren eta ostalaritzaren bultzatzaile nagusietako bat eta jarduera horiek uri osoko jardueren % 8 osatzen dutela.
Gogoratuko dugunez, plana prozesu sakon eta korapilatsuaren emaitza da, beharbada orain artekoen osoena eta nobedosoena, bai edukiaren eta norainokoaren aldetik, bai Deustuko Unibertsitateak aplikatu duen metodologiaren aldetik; izan ere, maila guztietan parte hartzeko prozesu aitzindaria jarri du abian, zinegotziak, talde politikoak eta herritarrak inplikatuta.
Prozesu honek funtsezko jarduera batzuk egin izatea ekarri du, horien artean irudi identifikatzailea sortzeko lehiaketa publiko honen deialdia.