BILBO. 7.000 eraikin baino gehiagotan, 50 urtetik gora dutenetan, eginda izan beharko dute Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), higiezinaren kontserbazio-egoera azaltzen duen txostena, udalari aurkeztu beharko dietena.

Bilboko Udalak jabeen elkarteei azterketa teknikoa egin behar dutela jakinarazten die, atarietan oharrak jarrita. Bilboko Udalak 2015ean ezarri zuen Bilboko eraikinen egoera bermatzeko azterketa derrigorrez egin beharra. Harrezkero, 5.406 azterketa egin dira eraikinetan. Ikuskapen tekniko bisual hauei esker, jabeen elkarteek hobeto ezagutzen dituzte euren eraikinetako kalteak eta akatsak, eta, ondorioz, jabe diren aldetik dituzten betebeharrei erantzuteko, eraikinok egoera onean eta mantentze-lanak eginda izateko egin behar diren konponketak programatu ditzakete. 2018an 2.029 eraikinetan eginda eduki beharko dute Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT).

Gaur arte, 949 eraikin dira aurtengo EIT aurkeztu dutenak; hortaz, aurten ikuskapena egin behar dutenen % 46k eginda dauka jada. Eraikin horiei EIT 2018an egitea tokatzen bazitzaien ere, lehenago egin dute diru-laguntza publikoak eskatu dituztelako eraikinean berrikuntza-lanak egiteko unean.

2017an, guztira, 1.931 eraikinek zuen EIT aurkeztu beharra eta horietatik % 74,67tan egin da, hau da, 1.442 eraikinetan. EIT 2017an aurkeztu beharra izan baina oraindik egin duten eraikinetako jabeei berriro bidaliko zaie abisua azterketa teknikoa lehenbailehen egin dezaten. Ohar horretan jakinarazten zaie maiatzaren 31ra arteko epea dutela. Hala egin ezean, abisua zehapena izango.

2016an 1.024 etxebizitza-eraikin izan ziren azterketa teknikoa egin beharra izan zutenak eta horietako % 98,14tan egin da azterketa hori.

Etxebizitza-eraikinetako jabeen elkarteek eta euren administratzaileek erakutsitako konpromisoa kontuan hartuta, esan dezakegu Bilbo dela Euskal Autonomi Erkidegoko hiri bakarra Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egitea aurreratua duena. Urtea amaitzen denerako, 50 urtetik gorako etxebizitza-eraikin gehienek eginda izango dute ikuskapen teknikoa. Gaur egun, % 83 dira nahitaez egin beharreko ikuskapena eginda dutenak-.

Udalaren webgunean (www.bilbao.eus/ITE) ikuskapena aurkezteko egutegia argitaratuta dago, atariz atari zehaztuta, ikusi ahal izateko. Bertan zehazten dira eraikuntzaren urtea, aurkezpenarena eta hori kudeatzea Surbisari edo Hiri Plangintzarako Sailari dagokion adierazita.

EITri BURUZKO ARAUTEGIA

EIT eraikinen ikuskapen teknikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko araudiaren pean dagoena. Kasu hauetan egin behar da:

  • Etxebizitza-eraikinak, 50 urte baino gehiago dutenean. Isolatutako familia-bakarreko eraikuntzak salbuetsita daude etxaurreak kalera edo erabilera publikoko espazioetara begira ez daudenean.
  • Eraikinetan kontserbazio, irisgarritasun unibertsal edo eraginkortasun energetikoko obrak egiteko EAEko administrazio publikoaren laguntzak eskatzen direnean. Ikuskaritza teknikoa laguntza eskaria formalizatu aurretik egin behar da, eraikinak zenbat urte dituen eta epea zein den kontuan hartu gabe.

Eraikineko jabeek aurkeztu behar dute EIT eta eraikina osatzen duten elementuen egoera orokorrari buruzko azalpena jaso behar du: egitura, zimentazioa, etxaurreak, estalkiak eta instalazioak; horrez gain, aurkitutako akatsak konpontzeko behar diren obren zerrenda izan behar du, horrelakorik egotekotan, nolako premia duten adierazita, haien larritasuna kontuan hartuta.

Gainera, agiri hori eraikinaren irisgarritasunari buruzko txostena eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ziurtagiria erantsi behar dira, betiere goi mailako arkitektoek edo arkitekto teknikoek egindakoak.

Azkenik, EIT Bilboko Udaletxean aurkeztu behar da, eta herri-erakunde honek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailera igorriko du.

Jabeen elkarteek dagokien ikuskapena egiten ez badute, Bilboko Udalak, segurtasunari lehentasuna emateko, eraikinen egituran, estalkian eta kalera begirako etxaurreetan eragina duten obrak lehenbailehen egin daitezela agindu ahal izango du.

EITren ONDORIOZKO LANEI AURRE EGITEKO LAGUNTZAK

Bilboko Udalak egiturazko elementuak konpontzeko lanak egiteko eta etxebizitza-eraikinetan arkitekturazko trabak kentzeko diru-laguntzak ematen ditu. Gainera, obra horiek udal tasa murriztua dute.

Bestetik, Surbisak EITren ondoriozko obrak eta denetariko zaharberritze-lanak egiteko diru-laguntzak ematen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak leihatila bakarrean kudeatzen ditu.

Bestetik, EITren ondoriozko lanetarako onura fiskalak eta diru-laguntzak jaso daitezke, Eusko Jaurlaritzaren babespean egindako zaharberritzeko lanak direnean. Informazio gehiago: www.etxebide.euskadi.eus