BILBAO. Bilboko Udala parkeak berritzen ari da, hala, Bilboko auzoko guztien bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, ezinbestekoa da parkeak eta aisialdirako guneak izatea auzo bakoitzaren ondoan. Auzoetan bizikidetza eta aire zabaleko ekipamenduen erabilera sustatuko du Bilboko udalak eta horietara heltzeko bilbotarrek distantzia handiko ibilbideak egin behar izan gabe. Hala, Bilboko eraztun berdeko parke-sarea hobetu nahi dituzte, lan egitea eta familiaren zereginak bateratzea bideragarriago egiteko, eta, erdigunean zein Bilboko edozein auzotan egonda, aisiarako eta kirola egiteko uneak izateko.Horretarako, Udalak Parkeak dinamizatzeko plana diseinatu du, 3 lan-ildorekin:Hiriko parke berri zabalak sortzea, Ingurumena zainduta Hiriko - Auzoko Parkeak sustatzea eta azkenik auzoetako gertuko parkeak berritzea eta bultzatzea.

1.HIRIKO PARKE BERRI ZABALAK SORTZEA

Udala berdegune berriak sortzen dabil Bilboko aukerako eremuetan. Ahalegin handiak egin dira parke berriak sortzeko, esate baterako, Sabino Arana etorbidekoa. Horretan, Udalak 10.000 m2 atondu ditu berdegune berria sortzeko.

Zorrotzako Muturraren Parkea da beste adibideetako bat. Orain egiten ari dira eta 15.000 m2ko berdegune eta aisiagune berria osatuko du Bilbon. Horretan, berdeguneak gimnasia egiteko eremuekin, kirol ibilbideekin, umeentzako jolasekin, adinekoentzako joko bio-osasungarriekin eta txakurrak ibiltzeko eremuekin uztartuta egongo dira. 950.000 euroko inbertsio hori dagoeneko gauzatzen dabiltza.

Gainera, Arangoitiko maldako parkea lizitatzen ari da. Bertan, 8.000 m2-ko berdegunea osatuko da, Arangoitiko eta Doneperiaga auzoak lotuz, oinezkoentzako pasealekuekin, astia emateko eremuekin eta behatokiekin. Jarduera honetan 2.500.000 € inbertituko dira.

2. INGURUMENA ZAINDUTA HIRIKO ?AUZOKO PARKEAK SUSTATZEA

Udalak Bilboko parke handietako batzuk hobetu nahi ditu, izan ere, hiriaren birika berde estrategikoa osatzen dute horiek dauden auzoetarako. Horretarako, jarduera-plana osatu dugu, herritarrek gune horiek hobeto erabiltzeko aukera izan dezaten. Jomuga dagoeneko ditugun ekipamenduei etekin handiagoa ateratzea da.

Hona hemen hobetuko diren parkeen izenak: Sarriko, Etxebarria, Europa eta Eskurtze.

Udalak 3 premisarekin lan egingo du horietan:

Iraunkortasuna. Berdeguneak dira eta horixe izango da erabilera nagusia.

Belaunaldi guztietarako erabilerak sustatzea, zainduak eta zaintzaileak, paseoan dabiltzanak, kirolariak, etab.

Bilbotar guztiontzako erreferente bilakarazi bertan egingo diren jarduerengatik.

Helburu horiek betetzeko Bilbon 1.270.000 € inbertituko dira hurrengo hilabeteetan.

Sarriko Parkea

37.000m2-ko espazio honetan aire zabaleko kirolguneen aldeko hautua egingo da. Horretarako, hurrengo azpiegitura hauek sortuko dira:

Bizkaiko Parkour eremu zabalena, 420 m2 baino gehiagoko tamainarekin eta 11 elementuz hornituta.

Crossfit zirkuituarekin batera, aire zabaleko gimnasioa eraikiko da, 4 moduloz osatuta, 15 jarduera-motarekin baino gehiagorekin.

Arbolen artean astia emateko eremuak sortuko dira Unibertsitateko ikasleek eta langileek parkea gehiagotan erabiltzeko asmoz.

Agility txakurrentzako eremuak, ariketak egiteko 5 aparailurekin, 270 m2-z osatuta.

Etxebarria Parkea

165.000 m2 baino gehiagoko espazio hau bereziki familiek erabiltzen dute. Bertan, etxebizitzetatik gertuko aisiarako eremua topatzen dute. Udalak zenbait ekipamendu diseinatu ditu parkea euria egiten duenean ere erabilgarria izateko.

Umeentzako jolasgune estali berria, 500m2-rekin.

?Joko bio-osasungarrietarako eremu berri bi, ia 90m2-ko azalerarekin eta 6 aparailu berrirekin. Duela gutxi amaitu da lana.

Europa Parkea

114.000 m2-ko aisiagune handia da. Ikastetxeez inguratuta dago. Hori dela eta, Bilboko Udalak ikasleekin eta haien familiekin batera landu ditu hainbat hobekuntza parkearen erabilerei begira.

8 eta 15 urte arteko 9 ikastetxek eta 300 umek parte hartu dute prozesu honetan, hilabete eta erdiko epearen barruan, 1.400 ekarpen jasota.

Europa Parkerako honako jarduerak diseinatu dira:

Umeentzako 600 m2-ko jolasgune berria sortzea.

Futbitora eta saskibaloira jolasteko kirol askotariko gunea eraikitzea.

Frontoia eraberritzea, hormak eta sareak gainestalita.

Umeek baloiarekin jolasteko eremu biribila atontzea.

Teknologien erabilera aurreraturako bi eremu eraikitzea, diseinu berritzaileaz osatuta. Horrela, gazteek wifia izango dute eskuragarri eta musikarekin harremana izan eta Interneten ibili ahal izango dute. Gazteentzako eremu-mota hau lehendabizikoz sortu nahi ditugu eta, horretarako, Europa Parkea aukeratu dugu.

Roller eta irristailuetarako eremu zabalago eta berroneratua sortzea, 770 m2-rekin.

Eskurtze Parkea

Parke hau Irala eta Errekalde artean dagoen birika berdea da. 67.000 m2 baino gehiagoko berdegunea dauka. Bilboko Udalak Aste Santua eta gero ekingo dio parkeko aukerak zehazteko prozesuari.

3. AUZOKO PARKEEN PROIEKTU BERRIAK

Udalak aisiarako eta ondo pasatzeko berdegune berriak sortu nahi ditu horretarako aukera dagoen auzoetan. Horretarako, laster hasiko da Abusu, San Adrian, Sarrikue Remar eta Arabella auzuneetan parte hartzeko prozesua burutzen, ingurune horietan gertuko parke berriak sortzeko zein daudenak hobetzeko. Horrela, Bilbok hamarka mila metro karratu berde gehiago izango ditu aurten hasi eta hurrengo urtean amaituko den epearen barruan.

Hona hemen proiektuak:

Floresta San Adrian Parkea erabat zaharberritzea.

Abusuko Parkean hobekuntzak egitea, Auzoko Bihotzaren barruan.

Sarrikue. Remar. Arabella Parkea sortzea.