Bilbok bidezko merkataritza bultzatuko du abenduan
Kale Nagusian, Santutxun, Deustun, Indautxun eta Otxarkoagan bost informazio kutxa jarriko dira
BILBO. Bilboko Udalak, bidezko merkataritzarekin duen konpromisoaren barruan, kontsumitzaileen jarrerak aldatzea sustatzeko sentsibilizazio- eta hausnarketa-kanpaina jarri du abian abenduan, Eguberrietako erosketak egiteko garai garrantzitsua den hilabete honetan.
Merkataritza eremuetan, esaterako Kale Nagusian (Diputazio kalearekin izkina eginez), Santutxun (Karmelo), Deustun (Deustuko San Pedro), Indautxun (Ercilla Hotelaren aurrean) eta Otxarkoagan (Kepa Enbeita plazan) bidezko merkataritzari buruzko bost informazio kutxa jarriko dira; kutxa horietan mundu justu eta solidarioagoa eraikitzeko kontsumo mota honek herritarrei eskaintzen dizkien aukeren gaineko datuen erakusketa egingo da.
Bilboko Udalaren kanpaina honetan hainbat elkartek hartu dute parte, besteak beste, honako hauek: Adsis Fundazioak, EDUCOk, Kidendak, Oxfam-Intermonek, Solidaridad Internacional elkarteak eta Vicente Ferrer Fundazioak.
BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HIRIAK
2012. urtean, Bilbok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria estatusa lortu zuen, bidezko merkataritzen aldeko elkarteek sustatu eta estatu mailan IDEAS entitateak koordinatutako nazioarteko ekimen baten barruan. Bidezko merkataritzaren aldeko udalerri bat bidezko merkataritzako produktuak herritarrei hurbiltzen dizkien udalerri eredu bat da, administrazio, saltoki, enpresa eta elkarteen bitartez.
Getxorekin batera Bilbo izan zen aipamena lortzen lehen euskal hiria. Gaur egun, estatu mailako 18 hirik lortu dute aipamena, tartean Madril, Malaga, Kordoba edota Leonek. Euskadi mailan, berriz, sei hirik daukate, Bilbo eta Getxoz gain Donostiak, Portugaletek, Mungiak eta Legazpik ere badaukatelako.
Más en Bilbao
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Bilbao impulsa su conectividad aérea como motor de desarrollo económico
-
Las bilbainadas regresan por Aste Nagusia: este el horario