BILBAO. Horregatik, Bilboko Udalak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzeko ipuinak aurkezteko epea zabaldu du. Euskarazko ipuinen lehiaketa hau Bilbon erroldatuta egon eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da.

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena dauka. 1998az geroztik antolatzen da, euskararen ezagutza sustatzeko eta euskal literatura jorratzeko eskola-umeen artean.

Ildo honetan, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honek Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu: hizkuntzaz jabetzea eta euskararen kalitatea, sorkuntza-lanean.

2018ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak eta sarituak 2018ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.

KATEGORIA GUZTIETARAKO SARIAK

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Hauek: Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso.

Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) emango dira:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C kategoria: Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
  • D kategoria: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

Epaimahaiak guztira hamabi sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru:

  • 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
  • 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
  • 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Ipuinek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak.
  • Originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.
  • Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin.
  • Gaia librea izango da.
  • 2 eta 4 orrialde bitarteko luzera.

Ipuinak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 31n itxiko da arratsaldeko 14.00etan, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua ? 48001 Bilbo).

Lanen aurkezpen modurari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen- abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus eta www.bilbaoeuskaraz.com udal atarietan izango dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.

Euskarazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, harrera hobea izanik urterik urte. Horratx, azken edizioetan aurkeztutako lanen kopuruak: azken edizioetan 968 ipuin aurkeztu dira. 1993an, ostera, 120 idazlan.