BILBAO. Kontseiluak, oraingo honetan, mundu osoko tokiko ehunka ordezkari bilduko ditu, eta tokiko gobernuen agenda politikoko nazioarteko gai global garrantzitsuenetako batzuk eztabaidatuko dira bertan.

Alkateak Big Data eta Hiri Digitalen Foroan hitz egingo du

Sarrera gisa, hiri anfitrioiak Big Data eta Hiri Digitalen Foroa antolatuko du abenduaren 7an. Bertan egongo dira mundu osoko tokiko gobernu eta hirien ordezkariak, adituak eta akademiaren munduko ordezkariak.

Alkatea, CGLUko Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordeko burua den aldetik, batzordeak egindako “Smart Cities Study 2017” delakoaren ondorioak aurkeztutako ditu.

Azterlanean, non mundu osoko 20 hirik parte hartu duten, modu didaktikoan eman nahi da ezagutzera mundu osoko hiriek abian jartzen ari diren estrategia eta proiektuei buruzko informazioa, zeinak “hiri adimendun” bat osatzen duten alderdi nagusietan aurrera egiteko zehaztu diren. Lanean aztertu dira, tokiko jardunbide egokiak identifikatzea oinarri hartuta, Smart Cities direlakoei lotutako faktore garrantzitsuenak berrikuntzaren, ekintzailetzaren, ezagutzaren zein talentuaren eta gizartearen eta ekonomia digitalaren eremuetan.

Guztiontzako aukerak, kultura eta hirien diplomazia Kontseiluko kide da Bilbo

Abenduaren 8an, ostirala, Munduko Kontseiluaren testuinguruan, antolaketa-egitura aldatu eta CGLUko Politika Kontseiluak sortuko dira. Beraz, inauguratzeko saioak egingo dira, eta lan-esparrua ezarriko da. CGLUko politika kontseiluen helburua da erakundearen 2017-2018ko lan-programa eta lehentasunak zuzentzea eta garatzea, politika-identifikazioa eta -partaidetza hobetzeko, networking delakoa errazteko eta CGLUko kideen artean esperientziak partekatzeko munduko erakundearen agenda globalean lehentasun gisa jasota dauden gai zehatzetan.

Bilboko alkatea “Guztiontzako aukerak, kultura eta hirien diplomazia: garapen iraunkorrerako eta bakerako gakoak” politika-kontseiluan egongo da. Kontseiluaren helburua da kulturaren oinarrizko balioak babestea, hirien diplomazia sustatzea eta gaitasunak garatuz kooperatzea. Gainera, elkartasuna eta bakea sustatu nahi dira, garapen iraunkorrerako oinarri gisa.

Testuinguru horretan, Juan Mari Aburtok BILBO BALIOEN HIRIA proiektu berritzailearen garrantzia nabarmenduko du. Lanaren bitartez hiria eraikitzen jarraitzea da asmoa, baina orain gizarte osoak emandako balioak biltzen dituen testuingurutik, non balioek egiteko estrategikoa beteko duten garapen iraunkorrago bateko eragile gisa eta hiru dimentsiotan: gizartea, ingurumena eta ekonomia.

Bilboko alkateaz gain, hautatutako kargu hauek ere bertan izango dira:

  • Jan van Zanen, Utrecht hiriko alkatea eta Herbehereetako Udalerrien Elkarteko burua (VNG)
  • Eduardo Vázquez, Mexiko Hiriko Kultura idazkaria eta CGLUko Kultura Batzordeko presidentekidea
  • Tahir Akyürek, Konya hiriko alkatea eta CGLUko presidentekidea
  • Célestine Ketcha Courtès, Bangangte udalerriko alkatea, REFELAko presidentea eta CGLUko Genero Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko presidenteordea
  • Won Hee-Ryong, Jeju probintziako gobernadorea eta CGLUren Pazifikoko Asiako presidenteordea
  • Manuela Carmena, Madrilgo alkatea
  • Carlos Martínez Mínguez, Soriako alkatea eta CGLUren Europako presidenteordea
  • Aysen Nikolaev, Yakutsk hiriko alkatea eta CGLUko Eurasiako presidenteordea

Bilboko alkatearen azken parte-hartzea

Amaitzeko, abenduaren 9an, larunbata, Munduko Kontseiluaren bilera egingo da. Alkateak bertan hitz egingo du Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordeak 2017. urtean garatutako jardueren berri emateko, eta batzorde izatetik praktika-komunitate izatera igaroko dela berretsiko du.

Bilbo, CGLUko kide aktiboa

Bilbo Hiri Eta Tokiko Gobernu Batuetako (CGLU) kide aktiboa da sortu zenetik, 2004. urtetik, alegia. Munduko Kontseiluko zuzeneko kidea izateaz gain, CGLUko Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordeko burua da Bilbo, eta CGLUko Kultura Batzordeko presidenteordea ere bada.

Bestalde, 2015. urtean, CGLUren lehenengo Kultura Goi-bilerako egoitza izan zen Bilbo. Horrez gain, 2018. urterako aurreikusi da Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR) konferentzia, Europako atalari dagokiona, hiribilduan egitea. Edizio horretan gai hauek jorratuko dira: berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa.